(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kaseda eta Galipentzu Yesa Fundazioan sartu dira asteazkena, 2010.eko azaroak 3

Asmoa da erakundeari eta udalek zona horretarako proposatu ditzaketen proiektu interesgarriei bultzada berri bat ematea


Yesa Fundazioko kide berriak

Yesa Fundazioko patronatua Xabierren bildu da eta Salanueva kontseilaria izan da bilerako burua. ( irudia handitu )

Yesa Fundazioko patronatuko kideek, gaurko bileran, Kasedako eta Galipentzuko Udalak Fundazioan sartzea eta herri horietako alkateak patronatuko kide izendatzea onartu dute. Fundazioaren xedea da urtegiaren handitzeak eragindako zona hori garatzea.

Bi herri horiek sartzea justifikatuta dago, Aragoi ibaiaren ertzean daudelako (ibai horrek erregulatzen du urtegia) eta udalerri sortzaileekin lurralde jarduerak partekatzen dituztelako (landa garapena, turismoa, ondarea eta paisaia jarduerak). Gauzak horrela, patronatuko kide izendatu dituzte Kasedako alkatea, Jesus Esparza, eta Galipentzuko alkatea, Karmele Iriguibel.

Bi udalerri horiek sartu dituzte, hain zuzen, erakundeari eta udalek zona horretarako proposatu ditzaketen proiektu interesgarriei bultzada berri bat emateko. Fundazioa, sortu zenetik gaur egun arte, honako hauek osatzen zuten: Nafarroako Gobernuak eta Esa, Xabier, Ledea, Zangoza eta Irunberriko udalerriek. Gaurko bieran, Fundazioko kideek planteatu dute, gainera, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (CHE) Fundazioan parte hartzeko gonbitea egitea.

Yesa Fundazioaren helburuak hauek dira, besteak beste: natura eta kultura ondarea babestea; ingurumena defenditzea eta paisaia zaintzea eta hobetzea; ondarearen pedagogiaren inguruko prestakuntza programak ezartzea eta zabaltzea; landa eremuko bizi kalitateari, natura eta kultura ondareari eta teknologia berriei buruzko ikerketak egitea; batura, kultura eta paisaia azpiegiturak sortzea eta zaintzea; gizarte ekonomia sustatzea; enplegu prestakuntzako programak diseinatzea eta gauzatzea; eta kultura eta ingurumen turismoa sustatzea. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 200.000 euroko partida jarriko du 2011rako.

Fundazioak sustatu zuen lehenbiziko ekintza izan zen Aragoiko ibai parkearen proiektua egitea, Iratiko trenbideari lotutako paseo eta ibilbideekin.

Patronatua Xabierko udaletxean bildu eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, izan da burua. Bilerara bertaratu dira, gainera, Nafarroako Gobernuaren aldetik, departamentuko zuzendari nagusia, Jesus Ascunce; Ingurumen arloko zuzendari nagusia, Andres Ecelolaza; eta Nasursa sozietate publikoko gerentea, Idoia Madariaga. Bileran parte hartu dute, baita ere, Irunberri, Ledea, Zangoza eta Xabierko alkateek: Mauro Gogorcenak, Beatriz Olletak, Esquisabel Suescun, eta Javier, Maria Jose Guindanok, hurrenez hurren.  
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa