(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruak gora egin du: 1.388 landun gehiago daude asteazkena, 2010.eko azaroak 3

Nafarroan 662 langabe gehiago daude


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak gora egin du 2010eko irailetik urrira: 43.278 langabe daude, irailean baino 662 gehiago.

Horrek esan nahi du Nafarroan langabeen kopuruak %1,60 egin duela gora; estatuan, portzentaje hori %1,7koa da eta 4.085.976 langabe daude.

Nafarroan, urri bukaeran, 268.454 lagun zeuden Gizarte Segurantzan alta emanda. Urte betean afiliatuen kopuruak %0,5 egin du behera Nafarroan; estatuan, berriz, %1,36.Datu hori nabarmendu egin du Lan arloko zuzendari nagusiak, Imelda Loreak, eta esan du Gizarte Segurantzako afiliazioa dela foru erkidegoan sortzen den enplegua neurtzen duen erregistroa.

Erregistro horri dagokionez, aurtengo urrian iazkoan baino 1.344 afiliatu gutxiago zeuden, eta 2009ko urrian 2008koan baino 13.675 gutxiago.

Lorearen iritziz, langabeziaren igoera "neurritsua" da, kontuan hartuta 2009an eta 2008an 1.384 eta 2.041 langabe gehiago egon zirela, hurrenez hurren. Zuzendariak adierazi du "nekazaritzako eta nekazaritza elikagaien industriako kanpainak urrian amaitzen direnez, langabeziak normalean gora egiten duela". Halaber, azpimarratu du "aurten industria eta zerbitzu sektoreetako igoera txikiagoa izan dela eta, gainera, eraikuntza sektorean langabeziak behera egin duela".

Iraileko aldagaiak

Sexuari dagokionez, 21.896 langabe emakumeak dira (aurreko hilean baino %1,41 gehiago daude) eta 20.140 gizonak (aurreko hilean baino %1,80 gehiago daude).



Adin multzoka, 5.181 langabe 25 urtetik beherako gazteak dira (aurreko hilean baino %3,15 gehiago daude) eta 36.855, berriz, 25 urtetik gorakoak (aurreko hilean baino %1,39 gehiago daude).

Enplegu agentziei dagokienez, Altsasun eta Donezteben langabeziak behera egin du (%1,99 eta %1,85, hurrenez hurren). Aitzitik, gora egin du Lodosan (%5,41), Agoitzen (%4,39), Tuteran (%3,55), Lizarran (%3,39), Tafallan (%2,12) eta Iruñean (%0,84).

Sektore ekonomikoei begiratzen badiegu, ikusiko dugu langabeziak gora egin duela nekazaritzan (%15,2), industrian (%1,3), zerbitzuetan (%1,7) eta aurretik enplegurik izan ez dutenen kolektiboan (%0,9); eraikuntzan, berriz, behera egin du (%1,3).
Ekonomi jardueretako azpisektoreetan, langabeziak behera egin du hezkuntzan, eraikuntza espezializatuko jardueretan, eraikinen eraikuntzan eta produktu metalikoen fabrikazioan, salbu makina eta ekipoetan. Langabezia, ordea, gora egin nekazaritzan, abeltzaintzan, ehizan, hiru horiekin zerikusia duten zerbitzuetan, elikagaien industrian, enpleguarekin zerikusia duten jardueretan, administrazio publikoan, defentsan, derrigorrezko gizarte segurantzan, txikizkako merkataritzan (salbu motordun ibilgailuetan eta motorretan), eraikinetarako zerbitzuetan eta lorezaintzako jardueretan.

Guztira 19.973 kontratu egin dituzte: irailean baino 1.747 gutxiago eta 2009ko urrian baino 594 gehiago.    
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa