(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Immigrazio Kontseilua eratu da asteazkena, 2010.eko azaroak 3

Instituzioetako, gizarte-erakundeetako eta immigranteen elkarteetako ordezkariek osatutako partaidetza eta kontsulta organoa da


Nafarroako Immigrazio Kontseilua eratzeko ekitaldia.

Nafarroako Immigrazio Kontseilua eratzeko ekitaldia. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna Nafarroako Immigrazio Kontseilua eratzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Kontseilua gaur bildu da lehenengoz Nafarroako Jauregiko Joaquín Elizondo aretoan.

Partaidetza eta kontsulta organoa da, Foru Administrazioaren egituran sartuta dagoena, eta immigrazioaren fenomenoa modu orokor eta zeharkakoan jorratzeko sortu da. Instituzioetako, gizarte-erakundeetako eta immigranteen elkarteetako hogei bat ordezkarik osatzen dute.

Zehatz esanda, Alberto Catalán kontseilari-eleduna da burua, María Jesús Vicente Immigranteak Artatzeko Bulegoko koordinatzailea presidenteordea da, eta 22 kide ditu gehienez.

Foru Administrazioa sei kidek ordezkatzen dute, hezkuntza, gizarte-zerbitzu, lan, osasun, barne gaiak eta ekonomia arloetan eskumena duten departamentuek proposatutakoak. Administrazio zentrala Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako pertsona batek ordezkatzen du, eta toki entitateak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatutako kide batek.

Era berean, Kontseilua osatzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari batek, Iruñeko Abokatuen Elkargoko kide batek, Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena duten sindikatu-erakundeetako bi delegatuk gehienez –Langileen Batasun Orokorra eta Langile Batzordeak-, ordezkaritza handiena duen enpresa-erakundeko kide batek –Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa-, nekazaritza-erakunde nagusiko kide batek -Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra- eta immigrazioaren esparruan lan egiten duten gizarte-ekimeneko entitateen hiru delegatuk –Nafarroako Gurutze Gorria, Anafe-Cite Fundazioa eta Centro Guía de la Unión General de Trabajadores de Navarra-.

Legearen arabera eratuta eta inskribatuta dauden immigranteen elkarteak ere lau delegaturekin ordezkatuta daude, bat esparru geografiko hauetako bakoitzetik: Europa Ekialdeko herrialdeak, Latinoamerikakoak eta Afrikakoak. Horrez gain, esparru zehatz bati atxikita ez dauden eta aurrekoetara bilduta ez duten elkarteetako delegatu bat ere Kontseiluan dago.

Nafarroako Immigrazio Kontseilua urtean bi aldiz bilduko da osoko bilkuran, baina aparteko bilerak ere egin ditzake presidenteak deituta, bere ekimenez edo kideen erabateko gehiengoak eskatuta.

Hona hemen Kontseiluaren eginkizunak: Nafarroako Gobernuak edo kontseilariek immigrazioarekin lotuta onetsi behar dituzten arau-proiektuen edo –aurreproiektuen inguruan txostenak ematea, izaera loteslea ez dutenak; Nafarroako immigrazioaren fenomenoarekin lotura estua duten plan orokorrak ezagutzea eta plan horien aplikazioaren eta betearazpen mailaren jarraipena egitea; migrazio fenomenoari buruzko neurriak, kanpainak, azterlanak edo ikerketak sustatzea, immigranteen zein harrera gizartearen prestakuntza eta orientazioa bultzatzen dituztenak; eta Etorkinak Artatzeko Bulegoari proposamenak, gomendioak eta iradokizunak egitea immigranteen bizi kalitatea hobetzeko eta gizarteratzen laguntzeko.

 
Dokumentazioa:
Miembros del Consejo Navarro de Inmigración

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa