(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Alesbes, Milagro, Cadreita, Valtierra eta Arguedasen garraio zerbitzua hobetzeko asteazkena, 2010.eko azaroak 3

Zerbitzu berria, Garraio Zuzendaritza Nagusiaren ekimenari esker, datorren astelehenean, hilaren 8an, jarriko dute martxan


Alba kontseilaria, CONDA enpresako ordezkariak eta Arguedas, Cadreita, Milagro, Valtierra eta Alesbeseko alkateak, hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Milagron, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Albak, hitzarmen bat sinatu du Arguedas, Cadreita, Milagro, Valtierra eta Alesbeseko alkateekin eta CONDA autobus enpresarekin, herri horien arteko eta herri horietatik Tuterarako garraio publikoa hobetzeko asmoz.



Kontseilariak esan duen moduan, "zerbitzu berriarekin dagoen garraioa Tuterako ospitaleraino luzatuko da eta, horrela, herri horietako biztanleen mugikortasun eskaria beteko da; eta hori, gastu onargarri eta eramangarria eginda, udalerri horietan orain arte erabili duten taxi zerbitzua baino txikiagoa". Alde horretatik, kontseilariak eskerrak eman dizkie inplikatutako udalerrietako alkateei, zerbitzua adostu ahal izan dutelako.

Zerbitzu hobea

Gaur goizean sinatutako hitzarmenari esker, Alesbes, Milagro, Cadreita, Valtierra eta Arguedaseko biztanleek, ostegunetik aurrera, bederatzi zerbitzu izango dituzte, ospitaleraino luzatuta, gainera.



Antolaketa berri horrekin, gainera, Faltzes, Azkoien, Funes eta Marcillan egunean zerbitzu bat gehiago izango dute Tuteratik.

Hitzarmenean jaso duten moduan, zerbitzu berriak hobekuntza hauek ekarriko ditu:

- Faltzesetik 7.15ean Tuterara irteten den autobusa ospitaleraino joango da.
- Tuterako ospitaletik Alesbesera bueltako beste autobus bat jarriko dute, 8.55ean.
- Alesbesetik 9.30ean ateratzen den autobusaren ordutegia aldatu egingo dute, ospitaleraino joango delako.
- Bi autobus gehiago egongo dira: bata Tuterako ospitaletik Alesbesera, 10.30an; eta bestea Alesbesetik Tuterako ospitalera, 11.30ean.
- Faltzesetik 12.30ean ateratzen den autobusa 13.00etan aterako da, ospitaletik.
- Arratsaldeko autobusak dauden horretan jarraituko dute.

Hitzarmenean jaso dutenaren arabera, zerbitzu horiez gain taxi zerbitzu erregularra jar dezakete, mendekotasun prestazioak jasotzen dituzten edo Alzheimerra edo zahartzaroko dementzia duten biztanleentzat; horretarako, Garraio Zuzendaritza Nagusiak baimena eman behar du aurrez. Zerbitzu hori Milagro, Cadreita eta Alesbeseko udalek eskatu dute.

Zerbitzu berriak, zegoen egoera irregularra konpontzeaz gain, ekonomia, gizarte eta ingurumen arrazionaltasun eta eramangarritasun irizpideak hobeto beteko ditu, sortu duen defizita gaur egun udalek daukatena baino askoz txikiagoa izango baita.
Dokumentazioa:
Horarios.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa