(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Termalismo programan 1.500 adindun inguruk parte hartu dute osteguna, 2010.eko azaroak 4

Gizarte Gaietako Departamentuak 375.576 euro jarri ditu onuradunek Fiteroko eta Elgorriagako bainuetxeetan egin dituzten egonaldien %40 ordaintzeko


Termalismo 2010

Garcia Malo kontseilaria eta Barcina alkatea, Termalismo 2010 programan parte hartu duten adindun batzuekin. ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, eman dio amaiera gaur goizean, Fiteron, Termalismo 2010 programari. Aurten egonaldiak Fiteroko eta Elgorriagako bainuetxeetan egin dituzte. Programaren helburua da, hain zuzen, adindunek tratamendu mediku-termal egokiak jaso ditzaten eta hartu-eman gehiago izan ditzaten erraztea.

Aurten 1.500 lagun inguruk parte hartu dute eta Nafarroako Gobernuak 375.576 euroko diru-laguntza jarri du.

Amaiera ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Iruña, Lizarra, Tafalla eta Zangozako alkateak, Yolanda Barcina, Begoña Ganuza, Cristina Sota eta Eskisabel Suescun, hurrenez hurren; eta Fiteroko eta Elgorriagako bainuetxeetako ordezkariak.

Programa antolatuta dago 65 urtetik gorakoentzat edo pentsioren bat jasotzen duten 60 urtetik gorako adindunentzat. Gizarte Gaietako Departamentuak egonaldiaren %40 ordaintzen die.

Programan sartzen dira Fitero edo Elgorriagako bainuetxeko ostatua eta mantenu osoa, bainuetxeko medikuek agindurako tratamendu termalak eta bainuetxera heltzeko garraioa. Egonaldiak izan dira 6 egun eta 5 gauekoak, batzuk, eta 12 egun eta 11 gauekoak, beste batzuk.

Amaiera ekitaldian, Garcia Malok adierazi du Nafarroako Gobernuaren apustu sendoetako bat dela "adindunen bizi kalitatea eta autonomia sustatzeko eta, ahal den neurrian, mendetasuna prebenitzeko jarduerak eta programak bultzatzea". Horren harian, jakinarazi du Nafarroako Gobernuak erabaki duela 2011n programa horri eustea eta aurrekontuen proiektuan 400.000 euro jarri dituela horretarako. Kontseilariak gogoratu du krisi garaian egin dutela hori eta beste programa batzuetako aurrekontu partidak %5 murriztu dituztela

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa