(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako Departamentuak krisi egoeran gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko ereduei buruzko jardunaldia antolatu du

osteguna, 2010.eko azaroak 4

García Malo kontseilariak Nafarroan datozen lau urteetarako gizarteratzeko plana egingo dela iragarri du


María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak "Krisi ekonomikoaren egoeran gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko ereduen erronka berriak" izeneko gogoeta jardunaldia inauguratu du Civicanen, Iruñean. Hain zuzen ere, jardunaldia txirotasunaren eta gizarte bazterketaren aurkako Europako Urtea dela-eta antolatu du Gizarte Gaietako Departamentuak. Jardunaldi horietara gizarte zerbitzuetako eta hirugarren sektoreko entitateetako 60 profesional inguru bertaratu dira.

García Malok inaugurazio-ekitaldian azpimarratu duenez, "Nafarroan une aproposa da etorkizunean nola jokatu nahi dugun pentsatzeko, desberdintasunak murrizteko eta, azken finean, gure herritarren gizarte kohesio hobea lortzeko". Gizarte Gaietako kontseilariak azpimarratu du Nafarroan datozen lau urteetarako gizarteratzeko plana egiteko lanak hasi direla eta Oinarrizko Errenta arautuko duen foru-dekretu berria prestatzen ari direla.

Era berean, jardunaldi honetan eztabaidatuko den gaiari dagokionez, García Malok gehitu du Nafarroan gizarte-babeserako sistema dagoela eta horri esker azken urteetan aurrerapen esanguratsuak lortu direla gizarte-bazterketaren egoeran edo egoera hori jasateko arriskuan dauden pertsonen beharrizanei erantzuteko. Modu horretan, kontseilariak 15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuena, aipatu du, Espainiako laugarren belaunaldiko lehen legea, gizarte-bazterketaren egoeran dauden edo egoera hori jasateko arriskua duten pertsonen eskubide subjektiboak bermatzen dituena. Hain zuzen ere, lege horren arabera, administrazioak eman behar die erantzuna pertsona horien beharrizanei.

Gizarte Zerbitzuen Zorroa ere aipatu du, foru dekretu horretan talde horietako pertsonek jaso ditzaketen prestazio guztiak biltzen dituena. Gizarte Gaietako kontseilariak gogorarazi duenez, guztira 140 prestazio biltzen dira, 90 bermatuta eta 50 bermatu gabe. Zehatz esanda, Civicanen ospatutako jardunaldiaren gaiaren inguruan, Gizarte Zerbitzuen Zorroan 17 prestazio daude, eta horietatik 11 bermatuak dira; besteak beste, oinarrizko errentaren prestazioa edo beste autonomia-erkidego batzuetan gutxieneko gizarteratze errenta deitzen dena, prestazio bermatu moduan ulertzen dena. Hau da, aurrekontu-kontsignazioa gorabehera, beharrizan guztiak artatu behar dira, eta modu horretan, Estatu osoko estaldurarik handiena eskaintzen da, Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera.

Bi mahai-inguru

Jardunaldian bi mahai-inguru egin dira. Lehenengoan, "Gizarteratze aktiboaren esperientziak: diru-sarreren bermea krisi egoeran" izenburupean, hurrengo hauek parte hartu dute: Javier Ruiz Fernández Eusko Jaurlaritzako Lan, Prestakuntza eta Gizarteratze sailburuordea; Marta Álvarez Alonso Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia, eta José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea. Mahai-inguru honetan Nafarroako Gobernuak gizarteratze aktiboari lotuta abian jarritako politikak aztertu dira, krisi ekonomikoa dela-eta enplegua galtzearen ondorioz gizarte-bazterketa koiunturalaren egoeran edo egoera hori jasateko arriskuan dauden pertsonak modu berezian kontuan hartuta.

Bigarren mahai-inguruan, "Beste eskualde batzuetan diru-sarrerak bermatzeari lotuta dauden esku-hartzearen eredu desberdinak" izenburupean, hurrengo hauek parte hartu dute: José Julio Soto López Kantabriako Gobernuko Gizarte Politiken zuzendari nagusia, eta Berta Lago Bornstein Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gizarte Bazterketaren Prebentziorako eta Gutxieneko Errenten Zerbitzuko burua. Eztabaida horretan parte-hartzaileen kasuan kasuko gobernuek gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko aplikatutako politika desberdinak eta krisi ekonomikoaren ondorioz politika horiek izan duten bilakaera azaldu dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa