(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren irudi berriak airetik ikusita SITNAren web orrian ikusgai daude osteguna, 2010.eko azaroak 4

2010eko ortoargazkian ekipamendu berriak ikus daitezke, hala nola Los Arcosgo Zirkuitua eta Iruñeko harresietan egindako zaharberritzearen aurrerapenak


OIruñeko Ziudadelaren eta inguruaren ortoargazkia

Iruñeko Ziudadelaren eta inguruaren aireko ikuspegia. ( irudia handitu )

Herritarrek Nafarroaren bertsio berria airetik ikusita eskura dute Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Zerbitzuaren (

SITNA ) web orrian, uda honetan lurraldean egindako hegaldietan hartutako irudien emaitza moduan.

Foru Komunitateko ortoargazkia gaurkotzean, orain arte eskura zegoen mapan hainbat obra gehitu dira, hala nola Los Arcosgo Zirkuitua, eta gainera, Iruñeko harresiak zaharberritzeko lanen bilakaera edo azken urtean amaitutako errepide tarteen bilakaera ikus daiteke. Nafarroari buruz dagoen aireko informazio gaurkotu eta osatuena da. Nafarroako Gobernuak irudi horiek Google Earth-i emango dizkio, aurreko bertsioa ere bilatzaileari Foru Gobernuak eman baitzion, bilatzaile horrekin sinatutako hitzarmena dela bide.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak SITNAren web orrian argitaratutako irudiak ekainaren 5a eta abuztuaren 25a bitartean egindako hegaldietan atera zituzten.

Nafarroaren aireko argazki handi hori osatzeko materialak egitura geodesiko sendoa du oinarri, 13 estazio iraunkorrek osatzen dutena. Horri esker, irudiak hartzeko hegaldien kalitaterako eskakizun teknikoak bermatzen dira, Aireko Ortoargazkiaren Plan Nazionalera bildutako parametro eta zehaztapenen arabera. Sare horrek posizio sateliteak ditu oinarri, amerikar GPS eta errusiar Glonass barne hartuta, eta horri esker, argazkiak ateratzeko hegaldiaren kalitatezko orientazio zuzena egin daiteke.

 
Los Arcosgo zirkuitua.

Los Arcosgo zirkuituaren ortoargazkia. ( irudia handitu )

Hegazkin bati eta azken belaunaldiko kamera digital bati esker, irudiak baldintza ezin hobeetan lor daitezke. Hegaldian, erreferentziako estazioak 0,5 segundora egon dira, eta horri esker, datu zehatzagoak lortu ahal izan dira. Irudiak prozesatzeko azpiegitura informatiko bat erabiltzen da, eta horri esker, informazioaren ehunaka giga prozesatu eta SITNAren zerbitzarietan epe oso laburretan jar daitezke.



SITNAn eskura dagoen bertsioaren zehaztapen espaziala 50 zentimetrokoa da, baina hilabete honetan amaituko den datuak prozesatzeko fasean bereizmena 25 zentimetrora hobetu eta desbideratze geometriko eta erradiometriko batzuk zuzendu nahi dira. Modu horretan, lursailen mugak, ibilgailuen formak eta errepideetako seinale horizontalak argiago bereizi ahal izango dira.

Lanak Trabajos Catastrales, SA enpresa publikoak egin ditu. Nafarroako Gobernuak enpresa horri esleitu dio eginkizun hori 2009-2010 aldirako, 561.648 euroko aurrekontuarekin. Aurrekontua bitan banatuta dago, hain zuzen ere, 149.376 euro 2009an eta 412.272 euro 2010ean.

Datuak hain azkar ematea zein prozesatutako ortoargazkia erabilgarritasun handiko erremintak dira Administraziorako zein gizarte osorako, eta eskaera berezia izaten dute eraikuntzaren eta hirigintza plangintzaren sektorean. Hori dela eta, SITNAk eta lurralde-informazioa hobetu eta homogeneotzeko Europako zuzentarauari jarraituz gaitu den IDENA zerbitzuak batez beste 2,7 milioi eskaera izaten dituzte hilean. Foru Gobernuak eskainitako baliabide telematikoen artean eskaerarik handiena dutenak dira.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa