(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Literatura Ibilbideak eta Eskola Bidaiariak hezkuntza programetarako 2011rako eskariak egiteko epea ireki dute osteguna, 2010.eko azaroak 4

Programa hori medio, 366 ikasle nafarrek beste autonomia erkidego batzuetara bidaiak egingo dituzte, ikasgelako prestakuntza osatzeko


Nafarroako Gobernuak ireki du datorren urtean Literatura Ibilbideak eta Eskola Bidaiariak hezkuntza programetan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea; eskariak egiteko azken eguna azaroaren 18a da.

Ekimen horiek Hezkuntza Ministerioak sustatu ditu, autonomia erkidegoekin elkarlanean. Hala, Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 366 ikaslek estatuko beste erkidego batzuetara bidaiak egingo dituzte, ikasgelako prestakuntza osatze aldera.

Literatura Ibilbideetan DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek parte har dezakete. Helburua da 14 eta 16 urte arteko ikasleek ikasgelan landutako liburu, pertsonaia edo idazle jakin batzuekin zerikusia duten lekuak ezagutzea.

Guztira 96 lagunentzako lekua dago. Lau talde egingo dituzte, 20 eta 24 ikasle artekoak, leku hauek ezagutu ditzaten: Asturietako Printzerria, Kanaria Handiko Las Palmas eta Toledo; lehenak "La Regenta" idatzi zuen Leopoldo Alas Clarinekin dauka zerikusia, bigarrenak Miguel de Unamunorekin lanekin, eta hirugarrenak Fernando de Rojasen "La Celestina" liburuarekin.

Eskola Bidaiariak programaren bitartez, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek beste autonomia erkidego bateko natura, gizartea eta kultura ezagutuko dituzte.

Helburua da ikasleek txikitatik gainerako kulturak errespetatzen hastea eta etengabe ikasteko joera sustatzea. Guztira 270 lagunentzako lekua dago; 18 talde egingo dituzte, 12 eta 15 ikasle artekoak. Nafarroako ikasleei egokitutako ibilbideak hauek dira (13 martxotik ekainera egingo dituzte eta bost irailetik abendura): mendebaldeko eta ekialdeko Andaluzia, Asturietako printzerria, Kanaria Handia, Tenerife, Toledo, Burgos, Salamanca, Katalunia, Galizia, Madril, Murtzia eta Valentziako erkidegoa.

Joan-etorriak ikastetxeek antolatu eta gestionatu behar dituzte.

Hala ere, Hezkuntza Ministerioak, Hezkuntza Departamentua medio, esku-dirua emango die ikastetxeei, garraioko gastuak eta jarduera prestatzeko gastuak ordaintzeko. Diru-laguntzen zenbatekoa ikastetxearen eta ibilbidea hasten den lekuaren arteko distantziaren araberakoa izango da.

Eskariak aurkeztu behar dira Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean zehaztutako bulegoetan edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta zuzendu behar zaizkio Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza eta Hezkuntza Berrikuntza Zerbitzuari.

Diru-laguntzak 2011ko urtarrilaren 31 baino lehen esleituko dute.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa