(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, Fondo Joven sozietatearen bidez, hiru enpresa berri abian jartzea sustatu du ostirala, 2010.eko azaroak 5

Egindako inbertsioa 160.000 eurokoa da


Transcripción textual del video

Fondo Joven enpresa sustapenerako sozietateak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak bultzatuta, Nafarroaren Garapenerako Sozietatea (Sodena) eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzarako Zentroa (CEIN) sozietate publikoen eta Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) bidez, 160.000 euro inbertitu ditu 2010ean hiru enpresa berri abian jartzeko: Pharmamodelling (aholkularitza zerbitzua sektore farmazeutikorako), Eolive (ingeniaritza sektore eolikorako) eta ID ingeniería Acústica (ingurumen arloko ingeniaritza akustikoa).

Fondo Joven sozietateak hiru enpresa sortzea sustatu du

Fondo Joven sozietateak hiru enpresa berri sortzea sustatu du. ( irudia handitu )

Fondo Joven enpresa sustapenerako sozietateak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak bultzatuta, Nafarroaren Garapenerako Sozietatea (Sodena) eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzarako Zentroa (CEIN) sozietate publikoen eta Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) bidez, 160.000 euro inbertitu ditu 2010ean hiru enpresa berri abian jartzeko: Pharmamodelling (aholkularitza zerbitzua sektore farmazeutikorako), Eolive (ingeniaritza sektore eolikorako) eta ID ingeniería Acústica (ingurumen arloko ingeniaritza akustikoa).

Fondo Joven ekintzaile gazteentzat finantza-iturri tradizionalen aurreko alternatiba da, eta bitarteko horri esker, ekintzaileen enpresa merkatuan kokatzen laguntzen da, izan ere, inbertsioaz gain, enpresa-kudeaketaren arlo guztietan laguntza eskaintzen zaie.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Carmen Leza CEINeko zuzendariak, Kilian Muro AJEko presidenteak eta Onintza Sayar, Elena Real eta Iñaki Nagore sustatzaile gazteek prentsaurrekoa eskaini dute azken inbertsioa nolakoa izan den azaltzeko. Roigek hiru ekimenak modu positiboan baloratu ditu eta pozik agertu da "hiru proiektuak Moderna Planaren helburuekin bete-betean bat datozelako; izan ere, ziur gaude hiru proiektuen sektoreetan (bioteknologia, ingurumena....) Nafarroak potentzial handia, etorkizun handia duela".

Bestalde, CEINeko zuzendariak eta AJEko presidenteak adierazi dutenez, Fondo Joven funtsezko erreminta da enpleguak sortzeko dagoen oztopoetako bat kentzen laguntzeko, hain zuzen ere, finantzaketari dagokiona. Biek etorkizuneko ekintzaileei esan diete enpresa sustapenerako bitarteko horri buruzko informazioa eskatu behar dutela.

Horrez gain, aurkezpenean inbertsioak jasoko dituzten hiru enpresen helburuak jakinarazi dituzte:

-Pharmamodelling enpresak saiakuntza aurreklinikoetako eta kliniko farmakologikoetako datuen analisian zerbitzu osoa eskaintzen du, industria farmazeutikora, klinika eta ospitaleetara eta laborategi farmazeutikoetako ikerketa sailetara bideratuta. Fondo Jovenek 65.000 euroko ekarpena egin dio gizarte kapitalari.

Prozesu farmakozinetikoetan eta farmakodinamikoetan eskainitako aholkularitzaren bidez, Pharmamodelling enpresak iragarpenen eredu matematikoen azken emaitzak eskaintzen ditu, eta horiek dosi-kontzentrazio lotura botiken kontzentrazio-efektu loturarekin harremanetan jartzen dute. Horren onura zuzena da botiken ekintza optimizatu eta botiken inguruko ikerketan eta garapenean emandako denbora murriztu egiten dela. Onintza Sayar enpresaren sustatzaileak negozio-ideiarik onenari emandako saria lortu zuen gazte ekintzaileentzako Ideactiva 2007 lehiaketan, eta enpresaren jarduera 2008. urtearen amaieran abiatu zuen.

ID Ingeniería Acústica Iñaki Nagore eta David Pérez Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerlariek bultzatutako konpainia da, eta ingurumen-akustikoaren inguruan egiten du lan. Konpainiak zarata-mapak sortzeko eta ingurumen-zarataren arloko ingeniaritzako mapak sortzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, zaratari eta GIS sistemei buruzko simulazio programa aurreratuak erabiltzearen bidez.



Enpresa-sustapeneko funtsak enpresan bazkide moduan parte hartzen du, 10.000 euroko kapital ekarpena eginda. Kopuru horri 40.000 eurora arteko mailegu partizipatiboa gehitu behar zaio. ID Ingeniería Acústica enpresak 2009an akzesita lortu zuen Ideactiva 2009 lehiaketan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa