(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapen Departamentuak eta La Caixak hitzarmen bat sinatu dute, natura-guneak elkarrekin babesteko ostirala, 2010.eko azaroak 5

Finantza erakundearen fundazioak 1,1 milioi euro inbertituko ditu 2010ean eta 2011n, eta lan munduan sartzeko arazoak dauzkaten 28 lagun kontratatuko ditu


Transcripción textual del video

Sanzberro kontseilaria:

Proiektu garrantzitsuenek urarekin dute zerikusia:

Gure natura sistemetan garrantzitsuak izan arren jende gutxik ezagutzen dituen hezeguneak berreskuratzea eta balioa ematea (Baztango Axuriko zohikaztegia, Auritzeko Jauregiaroztegiko hezegunea eta Sesmako Salobre urmaela, adibidez).

Halaber, ibaietan bizi den fauna babesteko lanak egingo dira, Longar ibaian, adibidez, korridore biologiko bat egingo da, Las Cañas urmaeleko bisoi europarren populazioa Ebro ibaikoarekin lotzeko. Gogoratu beharra dago bisoi europarra dela, katamotzaren ondoren, Europan mehatxu gehien dituen ugaztuna eta populazioaren parte handi bat Nafarroan dagoela.

Hitzarmenari jarraiki, gainera, Arakil eta Ultzama ibaien ertzak dragatu, berreskuratu eta garbituko ditugu Ultzamako eta Basaburuako hariztietan; eta beste hamar ibai hauen ertzak garbituko ditugu, Nafarroako leku jakin batzuetan: Alhama, Aragoi, Arga, Bidasoa, Cidacos, Ebro, Ega, Elortz, Larraun, Leitzaran.

La Caixaren Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko ordezkari nagusia, Raul Marqueta: Azken bost urteetan Landa Garapen Departamentuarekin batera egin dugun lana arrakastatsua izan da erabat. Gure lanak bermatuko du guk geuk eta gure seme-alabek Nafarroako natura-guneez gozatzea. Ez dugu ahaztu behar ingurumena zaintzeaz gain, krisi garaian lana sortuko dugula.

 

 

Landa Garapen Departamentuak eta La Caixak hitzarmen bat sinatu dute

Sanzberro kontseilaria eta Raul Marqueta. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, lankidetza hitzarmen bat sinatu du La Caixarekin, Nafarroan hainbat proiektu gauzatzeko, natura-guneen sarea zaintzeko eta gestionatzeko programaren barruan. Hitzarmenaren bitartez, gainera, gizarteak baztertzeko zorian dauden, adimen urritasunak dauzkaten eta langabezian denbora asko daramaten 50 urtetik gorako pertsonak kontratatuko dituzte.

La Caixaren aldetik, erakundearen Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko ordezkari nagusiak, Raul Marquetak, sinatu du akordioa.

Nafarroako Gobernuak eta La Caixak 2006tik era horretako hiru hitzarmen sinatu dituzte (gaurkoa da hirugarrena).

La Caixa fundazioak 1,1 milioi euro jarriko ditu 2010ean eta 2011n, ingurumen jardueretan inbertitzeko (batik bat urarekin zerikusia duten jardueretan). Jarduera horietarako, gainera, lan munduan sartzeko arazoak dauzkaten 28 lagun kontratatuko dituzte.

Proiektuetako bat da, adibidez, eremu hauek berreskuratzea eta balioa ematea: Baztango Axuriko zohikaztegia, Auritzeko hezegunea eta Sesmako Salobre urmaela.

Halaber, ibaietan bizi den fauna babesteko lanak egingo dituzte, Longar ibaian, adibidez, korridore biologiko bat egingo dute, Las Cañas urmaeleko bisoi europarren populazioa Ebro ibaikoarekin lotzeko. Hitzarmenari jarraiki, gainera, Arakil eta Ultzama ibaien ertzak dragatu, berreskuratu eta garbituko dituzte Ultzamako eta Basaburuako hariztietan; eta beste hamar ibai hauen ertzak garbituko dituzte, Nafarroako leku jakin batzuetan: Alhama, Aragoi, Arga, Bidasoa, Cidacos, Ebro, Ega, Elortz, Larraun, Leitzaran.

Sanzberro kontseilariak esan du Departamentuak ahalegin handia egin duela La Caixaren ingurumen inbertsioa zuzen banatzeko foru erkidegoan.

Orobat, esan du proiektu horiei esker "ingurumena hobetu eta babesteaz gain, herritarren ingurumen kontzientzia areagotuko" dutela.

Begoña Sanzberrok adierazi du, baita ere, hitzarmena gizarte lana ere badela, proiektu guztietan enplegua sortuko delako eta lanpostu horietako asko "lan munduan sartzeko arazoak dauzkan jendearentzat" izango direla.

Lankidetzaren balantzea

Guztira, La Caixa fundazioak 5,9 milioi euro inbertitu ditu Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin sinatutako hitzarmenetan, 2006-2009 eta 2009-2010 aldietan; hitzarmen horiei esker 89 proiektu gauzatu dira.

Hona hemen inbertsio horri esker egindako jarduera garrantzitsuenak: Bertizarana, Erronkari, Urbasa, Pitillas eta Las Cañaseko interpretazio zentro eta behatokiak berritzea: Urederrako urtegira, Irunberriko eta Arbaiungo arroiletara eta Orgiko basora heltzeko bideak hobetzea; Sakanan, Tuteran, Errege Bardean eta Arradako urmaelean ingurumen sistemak hobetzea; eta Bertizaranan, Urbasan eta Leurtzan jende guztiarentzako zentzumen ibilbideak sortzea.

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak honako hau esan du: "89 proiektu horiei eta Josenea eta Tasubinsa erakundeen elkarlanari esker, enplegua lortzeko zailtasunak zituzten 130 laguni lana eman diegu, minusbaliatuei eta gizarteak baztertzeko zorian dagoen jendeari, adibidez".

Azpimarratu du, baita ere, hobetutako natura-guneen eta gune horien eragin eremuen erabilera publikoa kontuan hartuta, hitzarmenak 400.000 lagun ingururi egin diela mesede.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa