(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Mendabiako ‘Rafaela Álvarez de Eulate’ zentroa inauguratu du, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat ostirala, 2010.eko azaroak 5

Inbertsioa 1,4 milioi eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak 975.000 euroko ekarpena egin du


Sanz Lehendakariak Mendabiako 0 eta 3 urte bitarteko ‘Rafaela Álvarez de Eulate’ zentroa inauguratu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Mendabiako 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako zentroa inauguratu du gaur. Udal titulartasuneko haur-eskola egiteko 1,4 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Nafarroako Gobernuak kopuru horretatik 975.000 euro eman ditu. Era berean, Foru Gobernuak ikastetxearen ekipamendua finantzatu du, beste 98.153 eurorekin.

Sanz Lehendakariarekin batera, ekitaldian egon dira Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria; Miguel Ángel de Carlos Zúñiga Mendabiako alkatea; Roberto Jiménez Alli Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia; Raquel Palacio Ursúa zentroko zuzendaria; eta José Amadeo Díaz Álvarez de Eulate, Rafaela Álvarez de Eulateren semea. Hain zuzen ere, azken hori joan den mendeko 30eko hamarkadan udalerrian irakasle izan zen eta ikastetxeak haren oroimenez hartu du izena.

 

Sanz Lehendakariaren esanetan, "zentro hau Nafarroa kohesionatu eta lurraldeari begira orekatua dena lortzeko egiten ari garen lanaren sinboloa da, hain zuzen ere, zerbitzuak landa-ingurura zein hiri-ingurura eramaten baititugu". Horrez gain, Lehendakariak esan duenez, "2001. urtetik 0-3 urteko zikloan eskainitako plaza kopurua hirukoiztu egin da, 2001ean 2.100 plaza baitzeuden, eta 2010ean 6.100 baino gehiago".

 

Sanz Lehendakariak ikastetxearen inaugurazioa oroitzeko plaka agerian jarri du. ( irudia handitu )

Zentro berriak zortzi unitate ditu, 88 ikaslerentzat. Gaur egun 45 ikasle daude matrikulatuta. Bi unitate ditu 0-1 urteko neska-mutilentzat, hiru 1-2 urteko neska-mutilentzat, eta hiru 2-3 urteko neska-mutilentzat. Horrez gain, ataria, aulkien gela, bilera gela eta erabilera anitzeko gela, komunak, aldagelak, sukaldea, garbiketa gela, zenbait biltegi (bat kanpoan) eta gimnasioa ditu.

Sanz Lehendakaria udalerrian zegoela aprobetxatuz, ikastetxetik hurbil 1979ko apirilak 3 izeneko kalea inauguratu da, hain zuzen ere, data horretan Nafarroako lehenengo udalerri demokratikoak eratu baitziren. Kale horretako kartelaren diseinua Mendabiako Ángel Elvira pintoreak egin du.

Gogoan izan behar da ikasturte honetan bost zentro berrik ireki dituztela ateak Burlatan, Eguesen, Itzan, Mendabian eta Iruñean. Modu horretan, Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako udal titulartasuneko ikastetxeek eta Gizarte Gaietako Departamentuak zuzendan kudeatutakoek ikasturte honetan 6.139 plaza eskaintzen dituzte guztira. Modu horretan, administrazio publikoen menpeko ikastetxeetan zerbitzu hori eskatzen duten gurasoen %90i gutxi gorabehera arreta eskaintzen zaie. Zifra hori iazko urtekoa baino %10 eta 2007koa baino %25 handiagoa da.

Nafarroako Eskola Kontseiluak oraintsu egindako ikerketa baten arabera, sare publikoko datuak bakarrik izanda, bi urteko haurren %50 inguru eskolatuta daude, hau da, eskolatze maila Espainiako batez bestekoa baino ia hamar puntu handiagoa da.

 

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa