(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cortesen bi parke eoliko jartzea onartu dute astelehena, 2010.eko azaroak 8

Gamesa Energiak sustatutako 14 aerosorgailu instalatuko dituzte


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak G10X Nafarroan Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) onartu du. Gamesa Energiak sustatu duen plan horri jarraiki, bi parke eoliko jarriko dituzte Cortesko udalerrian. Guztira 14 aerosorgailu jarriko dituzte eta 63 megawatteko potentzia edukiko dute.

Nafarroan, energia berriztagarriaren %70,5 parke eolikoetan ekoizten da. Energia berriztagarriek foru erkidegoko argindar kontsumoaren %81 baino gehiago hartu zuten 2009an. Horrek esan nahi du foru erkidegoko etxebizitza kopuruaren lau halakorentzako energia garbi sortzen dela.

Energia berriztagarrien ekoizpenean, beraz, foru erkidegoa aitzindaria da nazioartean, Europan 2020rako jarritako helburuak gainditu baititugu dagoeneko. Izan ere, Europan eskatu dute, 2020rako, kontsumitzen den energiaren %20 berriztagarria izatea, eta portzentaje hori %21,38 da Nafarroan.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak G10X Nafarroan Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) onartu du. Gamesa Energiak sustatu duen plan horri jarraiki, bi parke eoliko jarriko dituzte Cortesko udalerrian: "I+G bailara" eta "Valdenavarro".

Lurralde Antolamendu Batzordeak urriaren 26an egin zuen planaren aldeko txostena.

Bi parkeak elkarrengandik oso gertu egongo dira; 14 aerosorgailu jarriko dituzte eta guztira 63 megawatteko potentzia emango dute.

Zehazki, "I+G bailara" parkeak 11 aerosorgailu eta 49,5 megawatteko potentzia edukiko ditu; eta "Valdenavarro" parkeak 3 aerosorgailu eta 13,5 megawatteko potentzia.

Planaren ingurumen inpaktuari buruzko txostena aldekoa da, baina, hala ere, lau aerosorgailu lekuz aldatu beharko dituzte, zaintza bereziko eremu batetik urruntzeko.

Gamesaren G10X Nafarroan proiektua ekainaren 7an izendatu zuen Gobernuak UGPS

.

Energia berriztagarria

Nafarroan, energia berriztagarriaren %70,5 parke eolikoetan ekoizten da.

Energia berriztagarriek foru erkidegoko argindar kontsumoaren %81 baino gehiago hartu zuten 2009an. Portzentaje hori 911.000 etxebizitzako argindar kontsumoari dagokio. Kontuan hartuz gero Nafarroan 240.000 etxebizitza daudela, horrek esan nahi du erkidegoko etxebizitza kopuruaren lau halakorentzako argindar garbia sortzen dela. Datu hori, gainera, iazkoa baino %15 handiagoa da.

Energia berriztagarrien ekoizpenean, beraz, foru erkidegoa aitzindaria da nazioartean, Europan 2020rako jarritako helburuak gainditu baititugu dagoeneko.

Izan ere, Europan eskatu dute, 2020rako, kontsumitzen den energiaren %20 berriztagarria izatea, eta portzentaje hori %21,38 da Nafarroan.

2009an orduko 3.644.081 megawatt energia garbi sortu zen Nafarroan.

Gauzak horrela, Nafarroan, energia berriztagarrien ekoizpenari esker, 3,5 milioi tona CO2 sortzea saihestu du, ikatz zentral termikoen ekoizpenarekin alderatzen badugu, eta 1,2 milioi tona CO2, Espainian argindarra sortzeko dagoen sistemarekin alderatzen badugu.

Dokumentazioa:
081110vi22adjunto.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa