(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko Departamentuak berotegietako laborantza hidroponikoei buruzko gida praktikoa argitaratu du astelehena, 2010.eko azaroak 8

Berotegietako ekoizpen-sistema Nafarroan metro koadro bakoitzeko errentagarriena da, eta urtean 16 milioi euro sortzen ditu


Ignacio Guembe Cervera Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak "Cultivos hidropónicos en invernaderos" liburua aurkeztu du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Institutu Teknikoak eta Kudeaketakoak argitaratutako gida.

Liburua nekazariei eta nekazaritza sektoreko profesionalei bideratuta dago eta hidroponiaren teknika modu erraz eta praktikoan aurkezten du, ITGAko teknikarien berezko esperientzia oinarri hartuta. Gidak profesional berrientzat tresna izan nahi du sistema horrekin laborantzak arrakastaz egin ditzaten. Hain zuzen ere, soluzio mineralak erabiltzen dira laborantzako azalera moduan, nekazaritzako lurzorua erabili beharrean. Liburuaren aurkezpenean Javier Sanz ITGAko kudeatzailea eta Juan Antonio del Castillo gidaren egilea ere egon dira.

Ignacio Guembek azaldutakoaren arabera, berotegiko laborantza sistemak eta hidroponia sistemak Nafarroak etorkizunera begira egindako apustu garrantzitsua dira. Modu horretan, gaur egun Foru Komunitatean ustiategi oso profesionalak daude, teknologia aurreratuena erabiltzen dutenak, hala nola, liburu honetan aipatzen diren laborantza hidroponikoa egiten dutenak. "Eta oraindik arlo horretan hazteko eta hedatzeko esparrua dago, ustiategi txiki edo handietan modu errentagarrian ekoizteko", esan du Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak.

Berotegia Nafarroan metro koadro bakoitzeko ekoizpen-sistemarik errentagarriena da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emandako datuen arabera. Gaur egun, 235 hektarea hartzen ditu, 250 ustiategitan. Horietan 350 pertsonak lan finkoa dute eta ekoizpen jarduera handieneko aldietan beste horrenbeste aldi baterako langile aritzen dira. Horrez gain, sektoreak 16 milioi euro sortzen ditu urtean. Era berean, laborantzen rankingean, jarduera hau zazpigarren tokian dago, laborantza maioritarioek soilik gainditzen dutela, hala nola zerealek (garia eta garagarra), artoak, zainzuriak, industriako tomateak eta ardogintzarako mahatsak.

Gida Juan Antonio del Castillo Nekazaritzako ITGko Berotegien Arloko arduradunak idatzi du, arlo horretara atxikitako teknikarien laguntzaz, besteak beste, Amaya Uribarri, Gregorio Aguado, Javier Sanz de Galdeano, Maite Astiz eta Salomón Sádaba. Horrez gain, Nekazaritako ITGren web orrian eros daiteke (

www.itga.com ), 25 euroren truke. Liburuak 127 orrialde ditu, eta eskemak eta argazkiak biltzen ditu.

Jardueraren ezaugarriak

Berotegiko laborantzak, beste ekoizpen batzuekin alderatuta lursail handia behar ez dutenez, oso egokiak dira ustiategirik ez duten baina landan etorkizun profesionala izan nahi duten gazteak sektorean hasteko. Edo ustiategia izan arren nekazaritza jardueran jarraitu nahi badute lursail txikiagoa erabiliz eta balio erantsiko produktuak lantzeko aukerarekin. Berotegia familia-ustiategietarako ekoizpen-sistema bikaina da (gehienez hektarea 1), eta industria ustiategietarako gero eta egokiagoa da. Nekazaritza sistema tradizionalak baino prestakuntza maila handiagoa eskatzen du. Hasierako inbertsioa itxuraz handiagoa izan daiteke, baina ez beste edozein industria- edo ekoizpen-jardueratan baino handiagoa. Gainera, Ignacio Guembek nabarmendu duenez, egon dauden laguntza eta diru-laguntza publikoekin, prestakuntzarako zein inbertsioetarako, "ez da konponbide zaila duen arazoa".

Bestalde, gaur egungo nekazaritzako sektore teknifikatuena da, kalitate handieneko elikagai freskoak ekoizten ditu, eta osasun berme guztiekin. Nafarroako berotegietan profesionaltasun albait handienarekin lan egiten dute eta, beraz, instalazio horietan lortutako ekoizpena merkatuan gorengo kalitatearekin aitortzen da.

Gogoan izan behar da Nekazaritzako ITG jardueran hasi nahi duten eta hasita dauden profesionalei aholkua ematen dien organismo publikoa dela eta inbertsioen, maneiatzearen eta funtzionamenduaren arloko laguntza teknikoa ematen diela. Esperimentazio lana ere egiten du, nekazariei teknologia eta lehiakortasun maila albait handiena emateko. Modu horretan, epe laburrean hainbat ildotan lan egiten hastea aurreikusita dute, hala nola lixibiazioa birziklatzen laborantza hidroponikoetan, baltsetan egindako laborantzaren maneiatzea eta arazoa, berotze sistema berriak, ongarritzea berotegietan gas karbonikoarekin edo klima-kontrol integrala.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa