(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Funtzionarioek ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroetan lekua eskatzeko epea azaroaren 16an amaituko da asteartea, 2010.eko azaroak 9

NAPIko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak on line ikastaroak, ikastaro trinkoak eta murgiltze ikastaroak eskaintzen ditu


Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak funtzionarioentzat antolatutako frantseseko, ingeleseko eta alemaneko ikastaroetan lekua eskatzeko epea datorren astelehenean, azaroak 15, amaituko da ikastaro erdi-presentzialen kasuan, eta asteartean, azaroak 16, ikastaro presentzialen kasuan.

NAPIko 2011rako Prestakuntza Planak, nobedade moduan, ingeleseko ikastaroak on line ditu C1 mailako ikasleentzat, ohiko ikastaro trinko eta bereziez, beharrizan bereziak dituzten langileentzako murgiltze ikastaroez eta udako ikastaro bereziez gain.

Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak ikastaro estentsiboak eskaintzen ditu modalitate erdipresentzialean, ordutegi pertsonalean egiten direnak, eta ikastaro presentzialak, laneko ordutegian egiten direnak eta Zerbitzuko zuzendaritzen bitartez bideratzen direnak, eguneroko eginkizunean hizkuntzak erabili behar dituzten langileei bideratuta baitaude.

Ikastaro erdipresentzialak Nafarroako administrazio publikoetako langile guztiei bideratuta daude, irakasleak alde batera utzita. Astero ikastaro saio bat, lan pertsonala internet bidez eta ikastaroko materiala on line konbinatzen dira. Iruñean ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak eskaintzen dira, eta Lizarran eta Tuteran, ingelesekoak. Ikasle berriek, nahitaez, maila egiaztatzeko ahozko eta idatzizko probak egin behar dituzte, azaroaren 15a eta 19a bitartean.

Ikastaro estentsibo presentzialei dagokienez, ikastaroen %80ra joan behar da programa betetzeko. Sartzeko probak, ahozkoak eta idatzizkoak, azaroaren 19tik abenduaren 17ra egingo dira. Urte osoko ikastaroen eskolak urtarrilaren 31n hasiko dira.

www.inapidiomas.net web orrian informazio guztia kontsultatu daiteke eta izena modu telematikoan emateko aukera eskaintzen da. Eskaera oso handia izaten ari da, eta horregatik, baliteke zozketak egin behar izatea ikasleak hautatzeko eta kasuan kasuko itxaronzerrendak egiteko.
 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa