(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzei buruzko jardunaldiak antolatu ditu irakasleentzat asteartea, 2010.eko azaroak 9

Jardunaldietan izena emateko epea datorren azaroaren 18ra arte irekita dago


Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari eta hizkuntza horietan egindako beste gai batzuen irakaskuntzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, irakasleei zuzenduta. Monografikoa Iruñeko Medikuen Elkargoan egingo da, abenduaren 13tik 15era, arratsaldeko ordutegian.

Ikastarora joateko interesa duten irakasleek azaroaren 18ko 8ak baino lehen

izena eman behar dute web bidez . 250 plaza daude guztira, eta lekuak eskaeren ordena kronologikoaren arabera esleituko dira, edukiera bete arte.

Atzerriko hizkuntzen II. jardunaldietan –lehenengo edizioa 1999an egin zen– gaur egungo egoerara hurbilketa errealista egin nahi da. Programan atzerriko hizkuntzei buruzko eta atzerriko hizkuntzetan egindako irakaskuntzaren printzipio metodologiko eta teorikoei buruzko hitzaldiak daude, eta Nafarroako zentroetako irakasleek ikerketak, azterlanak, gelako proiektuak, irakaskuntzako praktikak eta materialak aurkeztuko dituzte.

Lehenengo hitzaldia Uwe Pohl Budapesteko (Hungaria) Eötvös Loránd Unibertsitateko Ingeles Hizkuntzako Pedagogiaren Departamentuko irakasleak emango du, abenduaren 13an, hizkuntza eskoletako talde dinamikei buruz. Abenduaren 14an, Margit Szesztay Budapesteko ELTE Unibertsitaeko Ingeles Hizkuntzako Pedagogiaren Departamentukoak, irakasleen garapen profesionalerako zenbait giltzarri eskainiko ditu.

Amaitzeko, abenduaren 15ean, Krista Ireland hizkuntzen irakaskuntza integratuaren arloko espezialistak hezkuntza eleaniztunari buruzko adibide metodologiko praktikoak ezagutaraziko ditu, eta Teresa Aranazek –Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiak– eta Ángel Sanzek –Ebaluazio Ataleko buruak– irakaskuntza horien ebaluazioa eta diagnostikoa sakonduko dituzte.

Ikastaroa Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleei zuzenduta dago, atzerriko hizkuntzetan irakasten badute edo bestelako gaiak hizkuntza horietan irakasten badituzte, zentro publikoetan zein itunduetan.

Ikastaroaren bidez, atzerriko hizkuntzen eta hizkuntza horietan landutako gaien irakaskuntzarako eta ebaluaziorako printzipio teorikoak eta metodologikoak ezagutarazi nahi dira; Nafarroako irakasleen irakaskuntza esperientzia teorikoak eta praktikoak azaldu nahi dira; ikerketak egin dituzten edo azterlanak, proiektuak edo irakaskuntza-praktikak egin dituzten irakasleei horiek jendaurrean zabaltzeko plataforma eskaini nahi zaie; ikasgelan azterlanak egitea eta berrikuntzako proiektuak eta jarduerak garatzea bultzatu nahi da; eta hezkuntza arloko eginera onak trukatzea sustatu nahi da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa