(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako suhiltzaileen parkeak salbamendu plana sistematizatu du Urederra ibaiaren iturburuan gerta daitezkeen balizko erorketen aurrean asteartea, 2010.eko azaroak 9

Bi ebakuazio-simulazio egin dituzte eta ainguraketak jarri dituzte ibaiaren iturburuan tirolinarekin mugitzeko


Salbamendu simulazioa Urederra ibaiaren iturburuan

Suhiltzaile bat ohatila salbamendu ingururaino eramaten Urederra ibaiaren iturburuan. ( irudia handitu )

Lizarrako suhiltzaileen parkeak Urederra ibaira erortzearen bi simulazio egin ditu iturburuaren inguruan nola jardun sistematizatzeko; izan ere, inguru horretan txangolari askok istripuak izaten dituzte, inguru horretarako aproposak ez diren jantziekin joaten direlako edo behar den besteko prebentzioarekin jokatzen ez dutelako.



Simulazioak joan den urrian egin zituzten, eta horri esker, inguru horretan ainguraketa sistema ezarri da. Horri esker, suhiltzaileek tirolina erabili ahal izango dute ibaiaren iturburuan, pertsona bat uretara eroriz gero salbamendu segurua egin ahal izateko. Jardun hau Nafarroako Larrialdi Agentziako Suhiltzaileen Zerbitzurako urtero eskaintzen diren prestakuntza planen barruan sartzen da. Plan horren barruan, parke bakoitzak erabakitzen du zer alderdi sakondu nahi duen lan mekanika hobetzeko.

Lehenengo simulazioan 17 efektibok parte hartu zuten, eta bigarrenean 14k. Neurri naturaleko panpina eta ohatila erabili zituzten salbamendu lanak egiteko. Bi suhiltzailek tirolina erabili zuten eta beharrezko maniobrak egin zituzten ohatila ustezko biltima zegoen lekuraino eramateko.

 

Salbamendu simulazioa Urederra ibaiaren iturburuan

Aingurak jartzen tirolina erabili ahal izateko. ( irudia handitu )

Modu horretan, benetako egoera baten simulazioa egin zuten. Hain zuzen ere, 2007an, Lizarrako emakume bat ibaira erori zen eta korronteak eraman zuen zutik jartzeko gai izan eta iturburuko ur-jauzi nagusiaren atzean babestu zen arte, salbamenduan parte hartu zuten efektiboentzat ezkutuan geratzen zen inguruan. Emakumeak bost ordu egin zituen lur sartune horretan, azkenean aurkitu zuten arte. Lizarrako ospitalera eraman zuten, hipotermia sintomekin.


Iturburuaren inguruan jarritako ainguratze sistemari esker, norbait uretara eroriz gero, azkarrago eta modu seguruagoan jardun ahal izango da, parkeko arduradunek diotenez.

Lizarrako suhiltzaileak ohituta daude Urederra ibaiaren iturbururako oinezko tartean salbamenduak egitera, jende asko erortzen baita eta orkatila asko bihurritzen baitira. Uretan frogatutako protokoloari esker, ibai-ibilguko jardunak ere hobetu daitezke, hain ohikoak ez diren arren.

 


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa