(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Autobus batek Nafarroa zeharkatuko du, gailu elektriko eta elektronikoak biltzeak daukan garrantziaz herritarrak jabearazteko asteazkena, 2010.eko azaroak 10

Tuteran hasiko du ibilbidea eta han egongo da, Queiles pasealekuan, azaroaren 13ra arte


Gailu elektriko eta elektronikoak biltzeko autobusa

Bilketa sustatzen duten erakundeetako ordezkariak autobusaren aurrean. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa (NIBZ) medio, erakusketa ibiltari bat antolatu du, autobus batean, herritarrak jabearazteko gailu elektriko eta elektronikoak biltzeak daukan garrantziaz; izan ere, produktu horiek, dauzkaten material eta substantziengatik, arriskutsuak dira osasunerako eta ingurumenarentzat, modu egokian tratatzen ez badira.

Erakusketa "Enchúfate al reciclaje" kanpainaren barruan dago eta gaur goizean inauguratu dute, Tuteran. Inauguraziora Ecolum eta Asimelec erakundeetako ordezkariak dira; bi erakunde horiek Erriberako Mankomunitateko eta NIBZeko Gailu Elektriko eta Elektronikoen Bilketaren (GEEB) gestio sistema integratuetan (GSI) parte hartzen dute

.

Autobus horrek, ikasgela mugikor baten gisara, Erriberako Mankomunitatea zeharkatuko du, gaur hasi eta hilaren 27ra arte.

Autobusa Tuteran jarriko dute gaur, Queiles pasealekuan, hilaren 13ra arte, eta goizeko 9.00etatik eguerdiko 14.00etara egongo da irekita. Ikastetxe, elkarte eta kolektibo interesdunek gidatutako bisitak hitzartu ditzakete. Kanpainan, gainera, gaiul elektriko eta elektronikoen hondakinei (GEEH) buruzko azalpen materiala egin dute, etxeetara bidaltzeko; hala, autobusa joango den mankomunitateetan hondakin horiek gestionatzeko dauden zerbitzuei buruzko informazioa emango dute.
Gailu elektriko eta elektronikoak biltzeko autobusa

Autobusaren atzealdea. ( irudia handitu )

Jarduera hori Nafarroako Gobernuak GEEHak gestionatzeko sistema integratuekin sinatutako hitzarmenaren esparruan antolatu dute; sistema horiek dira

Birziklatzeko Plataforma Europarra, Ecosimelec, Ecofimatica, Tragamovil, Ecolec, Ambilamp, Ecotic fundazioa eta Ecolum fundazioa. Hitzarmenaren helburua gailu elektriko eta elektronikoen bilketa selektiborako sistemak garatzea, honako hauek aintzat hartuta: gizarte onarpena, eraginkortasun teknikoa eta ingurumen eta ekonomia bideragarritasuna.

Tuteran egon ondoren, autobusa joango da Corellara (azaroaren 17tik 20ra), Cintruenigora (azaroaren 24tik 27ra), Azkoienera (azaroaren 30etik abenduaren 11ra), San Adrianera (abenduaren 14tik 18ra)n eta Lizarrara (abenduaren 21etik 24ra).

2011n, halaber, autobusa mankomunitate hauetara eramateko asmoa dute: Sakana, Araxes Garaia, Mendialdea, Malerreka, Bortziriak, Baztango Udala, Bidausi, Eska-Zaraitzu, 10. eremua, Zangoza, Mairaga, Izarbe eta Iruñeko eskualdea.

Erakusketaren nondik norakoak

Erakusketa autobus baten inguruan antolatu dute. Autobusak entxufe handi bat dauka inguruan, baita pilak eta bateriak ere, gailu elektriko eta elektronikoen adierazle.

Ibilgailua ikasgela mugikor izateko moldatua dago. Sei azalpen euskarri dauzka, zazpi minutuko ikus-entzunezko materialarekin; ikus-entzunezkoak dira, hain zuzen, bilketa selektiboaren alorrean gailu elektriko eta elektronikoak modu egokian gestionatzeari buruzkoak.

Azalpen euskarrietan azaldu dute GEEHak zertan diren, hausnartu dute hondakin mota horien gehitzeaz eta horrek dauzkan eraginez, aztertu dituzte hondakin horiek gaizki gestionatzearen arriskuak eta egoki gestionatzearen onurak, eman dituzte Nafarroako gestioari buruzko datuak, eta azaldu dute herritarrek nola prebenitu eta birziklatu ditzaketen gailu horiek

.

Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak

Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak birziklatzea eta berreskuratzea oso garrantzitsua da, hainbat arrazoirengatik.

Batetik, gehien hazten diren hondakinen familiakoak dira. Nafarroan, 2006an 1.174 tona bildu zituzten eta 2009an 3.386 tona. Halaber, ingurua kutsa dezakete eta hori oso arriskutsua da osasunarentzat eta ingurumenerako; izan ere, hondakin arriskutsu asko dauzkate, adibidez: fosforoa, metal pisuak, e.a.

Bestetik, gailu elektriko eta elektronikoak berreskuragarriak dira, birziklatu daitezkeen materialak dauzkatelako, plastikoak eta metalak, kasu.

Azkenik, Nafarroan enplegu iturri dira gizarteak baztertzeko arriskuan dauden kolektiboentzat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa