(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen III. Saria eman du asteazkena, 2010.eko azaroak 10

Edizio honetan, Ilundáin Haritz-Berri Fundazioa eta Nuevo Futuro Nafarroako elkartea saritu dituzte


García Malo kontseilaria, Cortajarena, Sanz Lehendakaria, Palacios eta Echarri. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen III. Saria eman du gaur goizean. Hain zuzen ere, saria Foru Komunitatean gizarte-xedeak dituzten entitateei ematen zaie, eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak ematen du, Tomás y Lydia Recari Fundazioarekin batera.

Saria emateko ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da, eta horretan María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Miguel Echarri Tomás y Lidya Recari García Fundazioko presidenteordeak parte hartu dute.

Edizio honetako saridunak Ilundáin Haritz-Berri Fundazioa eta Nuevo Futuro Nafarroako elkartea dira. Izan ere, hirugarren edizio honetan beste modalitate bat sartu da, Kalitatea enpleguan, gizarte-zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetako langileen lan-baldintza onak aitortzeko. Modu horretan, Ilundáin Haritz-Berri Fundazioaren kasuan, saria Lan Sarreran programari esker lortu du, 16 eta 20 urte bitarteko gazteak laneratzera bideratutakoa, Eginera onak arretan modalitatean. Nuevo Futuro elkartearen kasuan, Malgutasun, uztartze eta norbere denbora kudeatzeko erreminta izenekoa baloratu da, aurten sartutako modalitate berriaren barruan.

Sanz Lehendakariak sariak Miguel Echarri Tomás y Lidya Recari García Fundazioko presidentearekin batera eman ditu. Sariak jaso dituzte Javier Cortajarena Goñi Ilundáin Haritz-Berri Fundazioko presidenteordeak eta Luis Palacios Zuasti Nuevo Futuro elkarteko presidenteak.

Miguel Sanzek saritutako bi entitateak zoriondu ditu eta nabarmendu du "Nafarroako gizartean erabat errotuta daudela eta elkartekide ugarien bultzadari eta laguntzari esker funtzionatzen dutela; hain zuzen ere, pertsona horiek konprometituta daude gizarte hobea lortzeko, guztientzat aukera gehiago egon daitezen". Lehendakariak Nafarroako Gobernua abian jartzen ari den proiektuetan bi entitateek izandako lankidetza ere eskertu du, hala nola, Gizarte Zerbituen lehenengo Kalitate Planean. Lehendakariaren esanetan, jardun hori "beste urrats bat da gizarte-zerbitzuen sistemaren kalitatea bermatzeko, herritarrek artapen eraginkor eta pertsonala lor dezaten".

García Malo kontseilariak 3.000 euroko zuzkidura jasoko duten bi entitateen lana eskertu du, bere esanetan "bien eginera onei esker, eskaintzen dituzten zerbitzuen erabiltzaileen arreta eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen ari baitira". Horrez gain, kontseilariak sarituen ibilbide profesional luzea azpimarratu du. Kontseilariaren esanetan, Ilundáin Haritz Berri Fundazioak 25 urte baino gehiago daramatza bazterketa arrisku handia duten haurrekin eta 12 urtetik gorako gazteekin lan egiten, gizarte, eskola, lanbide, lan eta ingurumen arloko artapenerako hezkuntza-proiektuaren bidez. Nuevo Futuro elkartearen kasuan, Gizarte Gaietako arduradunak gizarte-zailtasunaren egoeran dauden haurren eskubideen alde eta gizarte-babesgabeziaren egoeran eta/edo egoera hori jasateko arriskuan dauden adingabeen alde lan egiten daramatzan 30 urteak azpimarratu ditu, baita segurtasunez eta afektuz inguratutako familia-giroa sortzeko gauzak aldatzen egindako ekarpena ere.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa