(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Izar Eskola programaren hemezortzigarren edizioa aurkeztu dute asteazkena, 2010.eko azaroak 10

Iaz 24.000 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte Iruñeko Planetarioan egindako saio didaktikoetan


Armentia, Catalán eta Collantes aurkezpenean.

Armentia, Catalán eta Collanteseek Izar Eskola programa aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak Nafarroako Gobernuak Iruñeko Planetarioa sozietate publikoaren bidez sustatutako programaren hemezortzigarren edizioa aurkeztu du gaur goizean. Programa horren bidez, zientzia, eta bereziki astronomia, eskola-adinean dauden gazteei hurbildu nahi zaie.

Aurkezpen ekitaldian Javier Armentia Fructuoso Iruñeko Planetarioko zuzendariak eta Carlos Collantes Pérez-Ardá Transporte de Red Eléctricako zuzendariak parte hartu dute, enpresa laguntzailea ordezkatuz.

Programa 3 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Hamar modalitate eskaintzen dira, hezkuntza-etapa desberdinetara egokitutako edukiekin. Egunean bi saio egiten dira, asteartetik ostiralera, ordubeteko iraupenekoak, gaztelaniaz zein euskaraz, Euskara Kultur Elkargoarekin sinatutako hitzarmena dela bide.

Hauek dira modalitateak: "El Mundo de Fugaz" Haur Hezkuntzarako, "En busca del agua" eta "Un burro en el hipódromo" Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako, "Dibujos en el cielo" eta "La noche del vampiro" Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako, "El circo de las estrellas" eta "Abuela Tierra" Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako, "Mirando hacia lo alto" Bigarren Hezkuntzako lehenengo ziklorako, eta "Evolución" eta "Supernova" Bigarren Hezkuntzako bigarren ziklorako, LHZrako, HIIrako eta Batxilergorako.

Saioek hiru atal dituzte: hasteko, zientziaren historiari, tradizioei, mitoei eta pertsonaia zientifiko esanguratsuenei buruzko dokumentala proiektatzen da; jarraian, "El cielo de la noche" izeneko atalean, konstelazioei eta planeten kokapenari buruzko informazioa ematen da; eta, amaitzeko, solasaldia egiten da eta bertaratuek galderak eta balorazioak egin ditzakete.

 
Zenbait ikasle Iruñeko Planetarioa bisitatzen.

Zenbait ikasle Iruñeko Planetarioa bisitatzen Izar Eskola programaren barruan. ( irudia handitu )

Programa osatzeko, aldez aurretik irakasleei zenbait material ematen zaizkie bisita eskolan programatu ahal izateko eta, ondoren, jarduera berriak garatu ahal izateko. Materialak eta baliabide pedagogikoak digitalizatu direnez, unitate didaktikoak

Iruñeko Planetarioko web orritik behera kargatu daitezke .

24.000 bisita baino gehiago iazko ikasturtean

1993an jarri zen abian ekimen hau, eta ordutik 600.000 ikasle inguruk hartu dute parte proiektuan. Iazko ikasturtean, 2009-2010, 24.021 ikaslek hartu zuten parte, Planetarioan egindako 325 saioetan. Ikasleen %65,8 gaztelaniaz garatutako bisitetara joan zen (15.082 ikasle); %33,7, euskarazko saioetara (8.107); eta %0,5, frantsesez egindako bisitetara (112).

Hauek izan ziren eskaerarik handiena izan zuten modalitateak: "Abuela Tierra", Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora bideratua, eta "El mundo de Fugaz", haur eskolei bideratua. Hain zuzen ere, programan batez ere lehenengo hezkuntza zikloetako ikasleek hartzen dute parte, Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleekin batera ("Mirando hacia lo alto"), azken hori eskaerarik handiena duen hirugarren kategoria izanik.

Parte-hartzaileen jatorriari dagokionez, ikasleen %60,62k (14.562) Nafarroako zentroetan ikasten zuten. Gainerakoak mugako autonomia-erkidegoetakoak eta probintzietakoak ziren, bereziki Gipuzkoakoak (%12,39), Errioxakoak (%7,58), Zaragozakoak (%7,37) eta Arabakoak (%7,17).

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa