(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAPIko ikastaroetan izena emateko epea azaroaren 22an hasiko da langile publikoentzat astelehena, 2010.eko azaroak 15

2.767 plaza eskaintzen dira 134 trebakuntza-jardueretarako eta ikastaroak on line egiteko aukera dago


Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Trebakuntza Zerbitzuak datorren astelehenean, azaroaren 22an, irekiko du 2011ko lehen seihilekoari dagozkion trebakuntza-jardueretan izena emateko epea. Eskaera egiteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Eskaintzan 134 prestakuntza-jarduera eskaintzen dira, 2.401 eskola-ordurekin, hau da, 2.767 plaza guztira, prestakuntza presentzialaren eta on line prestakuntzaren modalitateetan. Hartzaileak Nafarroako administrazio publikoetan (Foru Komunitatekoa, tokikoa eta zentrala) lan egiten duten pertsona guztiak dira, Hezkuntza Departamentuko unibertsitatez kanpoko irakasleak alde batera utzita.

Prestakuntza-eskaintza hau zenbait arlotan egituratuta dago, hala nola: zuzendaritza eta kudeaketa publiko, tekniko eta instrumentala, erabiltzaileentzako informazioa eta arreta, ekonomia, prestakuntza juridikoa, giza baliabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, Europar Batasuna, hirigintza eta ingurumena.

Prestakuntza presentzialaren %6 Tuteran egingo da (zortzi prestakuntza-jarduera). Aurten politikak eta zerbitzu publikoak ebaluatu eta horien kalitatea hobetzeko, modernizaziorako eta administrazio elektronikorako esparruei emandako bultzada nabarmendu behar da.

Ikastaroak on line modalitatean egin daitezke, eta horretarako bost prestakuntza-jarduera programatu dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologien esparruarekin eta laneko arriskuen prebentzioaren esparruarekin lotuta.

Ikastaroei buruzko dokumentazio guztia eta izena emateko ezarritako prozedurak

www.formainap.net web orrian kontsultatu daitezke. Orri horretan hartzaileei buruzko informazio orokorra eta parte hartzeko betekizunak, helburuak, edukiak, formatua, metologia, iraupena, plazak, ikastaroa egiteko lekua eta ikastaroa amaitu ondoren lortzen den ziurtagiri mota agertzen dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa