(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako 2010eko Urrezko Domina Orfeoi Iruindarrari eman dio astelehena, 2010.eko azaroak 15

Modu horretan, Orfeoiaren "ahots kalitatea eta munduan lortu duen aitorpena saritu nahi izan ditu, horri esker, Iruñeak eta Nafarroak izen ona lortu baitute"


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Urrezko Domina, Foru Komunitateko sari nagusia, Orfeoi Iruindarrari ematea adostu du. Sari horrekin, Foru Gobernuak saritu nahi izan du "talde koralak historia osoan garatutako musika eginkizun handia", baita taldearen "ahots kalitatea eta munduan lortu duen aitorpena, horri esker, Iruñeak eta Nafarroak izen ona lortu baitute".

Orfeoi Iruindarraren kontzertua.

Gobernuak Nafarroako 2010eko Urrezko Domina Orfeoi Iruindarrari eman dio ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Urrezko Domina, Foru Komunitateko sari nagusia,

Orfeoi Iruindarrari ematea adostu du. Sari horrekin, Foru Gobernuak saritu nahi izan du "talde koralak historia osoan garatutako musika eginkizun handia", baita taldearen "ahots kalitatea eta munduan lortu duen aitorpena, horri esker, Iruñeak eta Nafarroak izen ona lortu baitute".

Nafarroako Urrezko Domina datorren abenduaren 3an emango dute, Gobernuak Nafarroako Eguna ospatzeko antolatu dituen jardueren barruan. Ekitaldi horretan Foru Komunitateko agintari politiko, ekonomiko eta sozial nagusiek parte hartuko dute. Saria emateko ekitaldia eguerdiko 12etan izango da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Areto Isabeldarrean, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria buru dela.

Nafarroako Urrezko Domina, irailaren 28ko 290/1998 Foru Dekretua dela bide, Nafarroako Foru Komunitatearen saririk gorena da eta Nafarroako Gobernuak, gizartearen iritziz, Nafarroako interesen defentsa, promozio edo sustapenean nabarmendu diren pertsona, erakunde, entitate edo taldeen merezimenduak saritzeko ematen du.

Orfeoi Iruindarra

Orfeoi Iruindarra 1865ean sortu zen eta ehun eta hogeita hamar urte baino gehiago ditu. Ibilbide horretan, musikaren arloan, nazioan eta nazioartean izena eta ospea lortu ditu esparru sinfoniko koralean.

Domina emateko dekretuan ezarritakoaren arabera, Orfeoi Iruindarra, irabazteko asmorik gabeko elkarte zibila, sortu zuten nafarrek ez zuten gehiengo kalitate tekniko eta gizatiarreko abesbatza handi bat bakarrik sortu nahi. Orfeoira parte hartzeko edo entzuteko hurbiltzen ziren guztien musika prestakuntza indartu nahi zuen, musika berrikuntza babestu nahi zen eta, oro har, musikaren eta zehatz esanda musika koralaren agerpen guztiak landu, garatu eta zabalduta, arte horrek gizartean agerpen bizia izatea lortu nahi zen.

Orfeoi Iruindarra bazkideek osatzen dute, modu honetan antolatuta: ohorezko bazkideak, merituzko bazkideak, bazkide abeslariak, bazkide abeslarirako hautagaiak, bazkide babesleak eta Musika Eskolako ikasleak. Gaur egun laurehun pertsona inguru dira. Agerpen handiena dutenak abesten ikusten ditugun ehun gizonezko eta emakumezko baino gehiago dira. Horiek, eskuzabaltasun osoz, bizimoduko zati handi bat musika-lan desberdinak ikasten eta prestatzen ematen dute, baita Orfeoiak mundu osoan eskaintzen dituen emanaldietan ere.

Dekretuaren arabera, ahotsen multzo hori orain arte hamahiru musikari ospetsuk zuzendu dute. Guztiek, estilo bereziak izan arren, jakituria, taldeak lotu eta suspertzeko gaitasuna eta talde koralari eskainitako dedikazio handia gehitu dituzte. Aipatzekoa da Remigio Múgica, taldea 57 urtez zuzendu zuena, 1891 eta 1948 bitartean. Baina abeslariekin eta zuzendariekin batera, Orfeoiaren historia osoan taldera elkartu diren edo zuzendaritza batzordeak osatu dituzten nafar guztiak azpimarratu behar dira, pertsona horiek taldearen kudeaketa eta ordezkaritza eginkizunez arduratu baitira eta Nafarroako eta nazioko erakundeekin eta bestelako entitate pribatuekin lan egin baitute taldeak bizirik irauteko eta ondo funtzionatzeko beharrezkoak ziren bitartekoak lortu ahal izateko.

Orfeoi Iruindarrak haurren eta gazteen musika prestakuntza bereziki zaintzen du. Haurrak eta gazteak ez dira musika sinfoniko-bokalean soilik trebatzen, egun batean Orfeoian bertan sar daitezke eta. Gaur egun haurren abesbatza (sei urtetik gorako haurrekin), Eskolania eta Gazteen Abesbatza daude, eta horietako bakoitzak lan-plan eta ekitaldi bereziak ditu, baina hirurek musika koralean trebatzea, taldean lan egitea eta agertokian konfiantza sortzea sakontzen dute, horixe baita musika eta giza heziketarik onena.

Dekretuaren arabera, Orfeoi Iruindarrak, Iruñearen eta Nafarroaren izenean, historia osoan, errepertorio sinfoniko bokaleko konposiziorik garrantzitsuenak abestu ditu, munduko orkestrarik onenekin eta nazioarteko jaialdi aipagarrienetan, lan klasikoak eta berritzaileak konbinatuz beti. Amaitzeko, testuaren arabera, taldearen kalitateari esker, duela hirurogei urte baino gehiago, nazioko mugak gainditu zituen eta herrialde askotan aldarrikatutako abesbatza handia bihurtu zen. Zenbait urtez, Espainiatik kanpo Espainian bertan baino kontzertu gehiago eman ditu. Kalitate hori eta nazioarteko proiekzioa oinarri hartuta, 1892tik, Orfeoiak aitorpen eta sari esanguratsuak lortu ditu, besteak beste, Espainiako Gobernuaren, Iruñea hiriaren eta Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren eskutik.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa