(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2010eko Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldien programa onetsi du astelehena, 2010.eko azaroak 15

Ospakizunak azaroaren 22tik abenduaren 5era egingo dira, eta egun nagusia abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoaren jaieguna, izango da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 2010eko Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldien programa onetsi du. Datorren abenduaren 3a egun nagusia izango da, San Frantzisko Xabierkoaren jaieguna. Ekitaldiak Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak aurkeztu ditu. Kontseilariaren esanetan, programa hau "parte-hartzailea da, Foru Komunitatearen geografia osoan garatuko da eta adin guztietara zuzenduta dago, eta soila da, jasaten ari garen krisi ekonomikoaren egoera kontuan hartuta".

 

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan,

2010eko Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldien programa onetsi du. Datorren abenduaren 3a egun nagusia izango da, San Frantzisko Xabierkoaren jaieguna. Ekitaldiak azaroaren 22an hasiko dira "Nafarroako Jauregiak ateak irekitzen ditu" programarekin, eta abenduaren 5ean amaituko dira.

Ekitaldiak Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak aurkeztu ditu. Kontseilariaren esanetan, programa hau "parte-hartzailea da, Foru Komunitatearen geografia osoan garatuko da eta adin guztietara zuzenduta dago, eta soila da, jasaten ari garen krisi ekonomikoaren egoera kontuan hartuta".

Egun nagusia abenduaren 3a izango da, Nafarroako Urrezko Domina emango baita eta San Frantzisko Xabierkoa Foru Komunitateko zaindariaren ohorezko erlijio-ospakizuna egingo baita. Horrez gain, programan

"Antología de la Zarzuela" kontzertua egingo da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Orfeoi Iruindarrak Baluarten interpretatuko dutena. Horrez gain, 70 kontzertu aldi berean egingo dira Nafarroako beste horrenbeste abesbatzaren eta orkestraren eskutik.

Aurreko egunean, abenduaren 2an, Nafarroako Eguneko Jaialdi Gaztea egingo da Iruñeko Anaitasuna pabilioian, eta hurrengo hauek arituko dira: Fito & Fitipaldis, M-clan, DJ Rudy Goroskieta eta Artista Gazteen Topaketetan irabazi zuen taldea.

Jaialdi Gazteko sarrerak salgai daude 15 euroren truke, 13 euroren truke Caja Navarrako bezeroentzat, 948 222 444 telefono-zenbakian.

Familientzat bideratuta dagoen Haur Jaialdian, aurten, "Alizia miragarrien herrialdean" antzezlana antzeztuko da. Hiru saio programatu dira, bata Iruñean abenduaren 3rako, bigarrena Lizarran abenduaren 4rako eta azkena Tuteran, abenduaren 5erako.

Haur Jaialdiko sarrerak salgai daude, 6 euroren truke, 5 euroren truke Caja Navarrako bezeroentzat.

Programa ekitaldi instituzionalek osatzen dute, hala nola: Hezkuntza sariak (azaroak 23) eta Gazteria sariak ematea (azaroak 30), Omenaldia Nafarroari (abenduak 1), Frantzisko Xabierkoaren saria ematea (abenduak 1) eta Kirol merituari emandako Zilarrezko Dominak (abenduak 2). Beste jarduera batzuk ere egingo dira, hala nola Tutera Hiriko IV. Jota Lehiaketa "Nafarroako Foru Komunitatearen Saria" (azaroak 27 eta 28), Mendigorriako haurrentzako trafiko parkea (azaroak 30), Tuterako DINA haurren parkea (abenduaren 2tik 5era), eta Erregio Etxeetako eta beste herrialde batzuek Nafarroan dituzten elkarteetako talde folklorikoak (abenduak 3).

2010eko Nafarroako Egunarekin batera, abenduaren 2tik 9ra, "Navarra, la cultura del vino" eta "Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketak egingo dira Zangozan eta Tafallan, hurrenez hurren. Era berean, abenduaren 1etik 9ra, Logroñon "Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketa egingo da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa