(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko katedrala zaharberritzeko eta museo edukiak berrantolatzeko lanak 2011ko martxoan amaituko dituzte astelehena, 2010.eko azaroak 15

Sanz Lehendakaria obrak ikustera joan da gaur


Sanz Lehendakaria Iruñeko katedraleko fatxadan egiten ari diren zaharberritze lanak ikustera joan da. ( irudia handitu )

Datozen egunetan Iruñeko katedraleko goiko frontoia agerian utziko dute eta fatxadako arrosa leihoa eta inguruak ikusi ahal izango ditugu.

Harria garbitzez ere amaitu dute eta orain ataria estaltzen duten 6.200 metroko aldamioak kentzen ari dira. Halaber, Jasokundearen erliebeko lanak amaitu dituzte, baita atariko kapitelekoak eta zutargi askotakoak ere. Zaharberritze lanak 2011ko martxoan amaituko dituzte: martxoaren 27rako katedraleko lanak amaituta eta museo edukiak berrantolatutako egongo dira (hori aurreikusi dute behintzat). Egun horretan, beraz, jendeak ikusteko moduan egongo da.

Gaur eguerdian, Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, eta Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, katedraleko obrak ikustera joan dira.

Orain erdiko fatxadaren barrualdeko frontoian, atariko berunezko estalkian eta erlaitzetako berunezko babesgarrietan ari dira lanean.

Azkeneko hilabeteetan fatxadari atxikitako elementuak konponduko dituzte: Atariko zolata estaltzen duen hormigoia kenduko dute, gaizki dauden baldosak zaharberrituko dituzte eta kanpoko sare metalikoan esku hartuko dute. Zaharberritze lanen arduradunek esan dute urtarrilean aldamio guztiak kenduko dituzte eta obrak martxoan amaituko direla, aurreikusitakoa betez gero. Halaber, Caja Madrid Fundazioa Kanpai-jolearen Etxeko museo proiektua azkentzen ari da, zaharberritze lanak amaitzen dituztenerako instalatuta eta muntatuta egon dadin.

Sanz Lehendakaria Iruñeko katedraleko dorreen ondoan. ( irudia handitu )

Iruñeko Santa Maria katedraleko fatxada zaharberritzeko tratamendu espezializatuak egin dituzte.

Zehazki, zona batzuetan laserra eta beste batzuetan beirazko mikroesferak erabili dituzte, patina historikoa eta harri landua zaintzeko.

Garbiketa metodo horiei esker fatxadako iskina askotan denborarekin eta uraren eragin kaltegarrien ondorioz pilatutako zarakar beltza kendu dute. Adituen arabera, itxura berriak asko iraungo du.

Bestalde, pieza kaltetuenak kendu eta berriak jarri dituzte, Olkotzeko eta Artaxonako kareharriz egindakoak; harri horiek fatxada neoklasikoa egiteko baliatu zuten harrobikoak dira.

Kanpaiei dagokienez, Maria kanpaia dorrean bertan ari dira zaharberritzen Valentziako 2001 Tecnica y Artesania tailerreko teknikariak; kanpai hori Espainian martxan dagoen handiena da (10.000 kilo dauzka).

Gainerako kanpaiak jendeak ikusteko daude jarrita katedraleko artxidiakonoaren patioan (museoaren sarreran) eta obrak amaitutakoan jarriko dituzte dagokien lekuan. Museoan, gainera, kanpai-joleen bizileku izandakoan aurkitu dituzten objektu bitxiak jarriko dituzte ikusgai: Isabel II.aren txanponak, maitasun gutunak, pilotak, botila zaharrak, pospolo kaxak eta kanpo bala bat, seguru asko karlistadetakoa.

Obrako zuzendari fakultatiboak izan dira Joaquin Torres Ramo eta Veronica Quintanilla arkitektoak.

Aparejadorea Michel Aldaz Garcia Mina da.

Obrak Catedral de Pamplona aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zizkioten; elkarte horretan daude Construcciones Aranguren, Construcciones Leache, Construcciones Zubillaga eta In Situ Conservacion y Restauracion. Lehenbiziko hiruak nafarrak dira eta azkena Madrilgoa.

Obraren kostua 4.291.304 eurokoa da: Caja Madrid Fundazioak 2.691.304 euro jarri ditu, Nafarroako Gobernuak 900.000 euro, Iruñeko Udalak 400.000 euro eta Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak 300.000 euro.



Laster pinakuluak zaharberritzen hasiko dira; dagoeneko aztertu dituzte, nola dauden eta zaharberritu eta konpondu behar diren ikusteko. Barbazan kaperaren profila, eskaileretako erremateak, kontrahormen gailurreria eta alboko estalkiak ere aztertu dituzte. Pinakuluak konpontzeko eta eraikina argiztatzeko aurrekontua 3 milioi eurokoa da; inbertsio hori Nafarroa 2012 Planean dago sartua.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa