(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa izan zen 2009an I+Gn gehien inbertitu zuen autonomia-erkidegoa asteartea, 2010.eko azaroak 16

Foru Komunitateak lehenengoz gainditu du %2, eta Madrilen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurretik kokatu da

Transcripción textual del video

Nafarroa izan zen iaz ikerketan eta garapenean inbertsio gehien egin zituen autonomia-erkidegoa, gaur goizean Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera. Nafarroak BPGd-ren baliokidearen %2,13ko gastua bideratu zuen I+Gra, eta modu horretan, Madrilen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurretik kokatu zen, horiek %2,06 gastatu baitzuten. Nazioan, gastuak iaz %0,8 behera egin zuen, eta 14.582 milioi eurokoa da.

Era berean, Foru Komunitatean I+Gn egindako gastuak 2008. urtearekin alderatuz hazkunderik handiena izan zuen, %8,2.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusia alboan zuela, prentsaurrekoa egin du

datuen balorazioa egiteko . Kontseilariaren esanetan, "oso pozik dago, lehenengoz gainditu baita gastuaren %2 nazio osoko %1,38ren aurrez aurre".

Era berean, kontseilariaren esanetan, hazkundea sektore guztietan gertatu da: enpresa gastua; sektore publikoaren gastua, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) barnean hartuta; goi hezkuntzako gastua, baita sektore horretan lan egiten duen pertsona kopuruan egindakoa ere.

Horrez gain, Roigek azpimarratu duenez, Nafarroan, manufaktura-enpresek I+G+b-n egindako gastua goi teknologiako zerbitzu enpresena baino handiagoa da, baina nazioan gastu hori gutxi gorabehera orekatuta dago.

Roigen esanetan, horrek guztiak "erakusten du Plan Teknilogikoan ezarritako neurriek funtzionatu egiten dutela". Berrikuntzan eta garapenean aritzen diren nafar guztiak zoriondu ditu, baita egoera hau eragin duten enpresa publiko eta pribatu guztiak ere.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa