(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Reyno de Navarra kirol saria eman dio Undiano Mallenco epaileari asteartea, 2010.eko azaroak 16

Epaileak 2010eko Kirol Sariak emateko ekitaldian jaso du aintzatespena


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Miguel Sanz Sesmaren iritziz, "merezimendu osoz sari hauek jaso dituztenen ibilbide pertsonal eta kolektiboak eredugarri dira guztiontzat".

"Luis Amigo ikastetxea eta Zangozako Udala, Itxako-Reyno de Navarra taldeko Ambros Martin entrenatzailea eta Nafarroako Judo Federazioa. Itziar Ganbarte atleta, Espainiako txapelketa batean, eskuzabaltasunez, bere lekua lagun bati utzi ziolako; eta Orvina kirol elkarteko presidentea, Javier Gonzalez Munuce. Club Union Navarra Basket-Obenasa elkartea eta areto futboleko Triman Navarra taldea. Emakumezko kirolari gailenena, Amaya Gastaminza; gizonezko kirolari gailenena, Javi Martinez Espainiako selekzioko jokalaria. Eta, azkenik, Reyno de Navarra kirol saria jaso duen Alberto Undiano Mallenco nazioarteko epailea".

"Zuek guztiak nafarrek meritu handiko pertsona gisa eredutzat izan ditzakegun onenak zarete; garaipen handienak lortzearen aldeko apustua egin duzue, tinko eta adorez. Gorputz eta arima aritu zarete lanean, etengabe, zuen buruagan eta taldeagan uste osoa jarrita, eta horregatik eredu laudagarri zarete. Zorionak, bihotz bihotzez, merezitako sari horiengatik eta egiten duzuen kirol lan miresgarriagatik!".

Garcia Malo, Sanz, Undiano eta Esparza

Sanz Lehendakariak Reyno de Navarra kirol saria eman dio Undiano Mallenco epaileari. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Reyno de Navarra kirol saria eman dio gaur Alberto Undiano Mallenco nazioarteko futbol epaileari.

Saria eman dio, hain zuzen, 2010eko Kirol Sariak emateko ekitaldian, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.

Gainerako modalitateetako saridunak hauek dira: Javi Martinez Aguinaga (gizonezko kirolaria), Amaya Gastaminza Ganuza (emakumezko kirolaria), Triman Navarra (taldea), Union Navarra Basket-Obenasa (elkartea), Nafarroako Judo Federazioa (federazioa), Ambros Martin Cedres (teknikaria), Javier Gonzalez Munuce (zuzendaria), Zangozako Udala (erakundea), Itziar Ganbarte Iriso (kirol jarrera) eta Mutiloabeitiko Luis Amigo ikastetxea (ikastetxea).

Kirol Sariak urteko kirolari eta erakunde gailenenei ematen dizkiete urtero.

Hamaikagarren edizioko sariak, esan bezala gaur goizean eman dituzte. Ekitaldian izan dira, baita ere, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo, eta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerentea, Jose Javier Esparza Abaurrea.
Sanz Lehendakaria eta sarituak

Sanz Lehendakaria eta 2010eko Kirol Sariak jaso dituztenak. ( irudia handitu )

 

Saritutako kirolari eta erakundeak

Alberto Undiano Mallenco epaileak 2010eko Reyno de Navarra kirol saria jaso du "kirol ibilbide nabarmena duelako eta Nafarroa nazioartean sustatu duelako etengabe".

Sari hori ematearen asmoa da epaile eta arbitroek egiten duten lana aintzatestea, "funtsezko piezak" baitira kirol lehiaketetan; epaileak iraintzea "kirol sistema osoari eraso egitea da".

Gizonezko kirolari gailenenaren sari Javi Martinez Aguinaga futbolariari eman diote; izan ere, joan den udaran munduko txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin Hego Afrikan.

Hala, aintzatetsi dute "eguneroko lanean tinko aritzea, horrek, gaztea bada ere, hobetzen lagundu diolako, munduko txapelketa garrantzitsuena irabazteraino". Saria haren amak, Fortu Aguinaga Lagek, jaso du.

Emakumezko kirolari gailenenaren saria Nafarroako saskibaloian etorkizun oparoa izango duen Amaya Gastaminza Ganuzari eman diote: 18 urtetik beherakoen Europako txapeldun domina eta 19 urtetik beherakoen munduko txapeldunorde domina lortu ditu.

Nafarroako Gobernuak izan dituen arrakastak eta "etorkizun itxaropentsua" aintzatetsi dizkio. Gobernuaren asmoa izan da, baita ere, Nafarroako saskibaloiari merezi duen balioa ematea, "emaitza oso onak lortzen ari baita".

Taldeen saria Triman Navarra del Club Deportivo Xota elkarteak jaso du, zailtasun ekonomikoak dituen arren futbol aretoko azken txapelketa nazionalean txapeldunorde izan zelako.

Nafarroako Gobernuaren iritziz, jokalari eta teknikariek soldata jaistea erabakitzeak erakusten du Tatono Arreguik zuzentzen duen "taldea oso berezia" dela. Saria elkarteko presidenteak, Jose Antonio Arregui Sarasak jaso du.

Kirol kluben saria Union Navarra Basket-Obenasa elkarteari eman diote, emakumezkoen saskibaloia bateratzeko proiektua aintzateste aldera; proiektu horren helburua da estatuko elitean ahali keta jokalari nafar gehien sartzea.

Saria elkarteko gerenteak, Alfredo Peregek, jaso du.

Kirol federazioei dagokienez, Nafarroako Judo Federazioari eman diote saria, "lan handia" egin duelako judoa foru erkidegoan zabaltzeko eta Espainiako txapelketak irabazi dituelako, baita Joko Olinpikoetan parte hartzea lortu ere.

Saria federazioko presidenteak, Jose Areta Iriartek, jaso du.

Ambros Martin Cedres teknikariari kirol teknikari nabarmenenaren saria eman diote, Lizarrako Itxako Reyno de Navarra emakumezkoen eskubaloi taldearen buru gisa egin duen bideagatik.

Sari hori medio, Nafarroako Gobernuak nabarmendu du teknikari kanariarrak "gure lurreko balioekin bat egiten jakin duela".

Kirol zuzendari gailenenaren saria areto futboleko Orvina kirol elkarteko presidenteari, Javier Gonzalez Munuceri, eman diote.

Sariaren asmoa da Gonzalezek elkartearen buru gisa 30 urte baino gehiagoan egin dituen ekarpenak aintzatestea; izan ere, haren lanari esker, taldea estatuko emakumezkoen areto futboleko maila gorenera igo da.

Toki erakundeen modalitatean Zangozako Udalari eman diote saria. Izan ere, Zangozan "jarduerak, hitzarmenak eta instalazio lagapenak egiteko udal programa zabala dauka herritarrentzat; guztira 5.500 biztanle inguru dira".

Saria udalerriko alkateordeak, Luis Arbonies Lenarozek, jaso du.

Kirol jarrera onenaren saria Itziar Ganbarte Iriso mailu jaurtilariari men diote: gutxieneko lortu bazuen ere, Espainiako txapelketan parte hartzeari uko egin zion, Nafarroako kadete selekzioko zerrendetan egin zuten huts baten ondorioz.

Azkenik, ikastetxe nabarmenenaren saria Mutiloabeitiko (Aranguren) Luis Amigo ikastetxeari eman diote, hezkuntza eskaintzan "kirolak garrantzi handia duelako. Ikasleei bi aukera dauzkate: batetik, dibertimenduzko jarduera fisikoetan parte hartzea; eta bestetik, txapelketetan aritzea, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen kanpainetan (esaterako, Kirol Jokoetan eta Nafarroako eta estatuko federazioen txapelketetan).

Saria ikastetxeko zuzendari Jose Manuel Dura Cerverak jaso du.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Intervención del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa