(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarren eta enpresek 700 izapide baino gehiago egin ahal izango dituzte Iruñeko Hiritarren Informazio Bulego berrian asteartea, 2010.eko azaroak 16

Sanz Lehendakariak Infonavarra 012ren egoitza inauguratuko du Orreaga etorbidean, 11. zenbakian


Infonavarra 012 bulegoaren inaugurazioa Iruñean

San Lehendakaria Iruñeko Hiritarren Informazio Bulego berrian ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak Iruñeko Hiritarren Informazio Bulego berria (Infonavarra 012) inauguratu du gaur goizean, Orreaga etorbideko 11. zenbakian. Horren bidez, ekonomia-jarduerak bideratzeko zerbitzua ezarri da, eta xedea da erreferentzia-gunea bihurtzea ekintzaileentzat. Horrez gain, enpresa bat abian jartzeko asmoa badute, hizketakide bakarra eskainiko die.

Sanzek nabarmendu du Administrazioa "hurbilerrazagoa" izango dela bulego horrekin; hain zuzen 700 izapide baino gehiago egin ahalko dira. Bestalde, gaur egungo krisi egoeran ekonomia-jarduera bat hasteko izapideak erraztea garrantzitsua dela adierazi zuen. Halaber, bulegoa duela urtebete UPNk eta PSNk sinatutako aurrekontuari esker sortu dela azpimarratu zuen. Hala, Nafarroak aurrera egin dezan, "akordio handi" horiek ezinbestekoak direla esan zuen, alderdien interesei begiratu baino.

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Elena Torres; lehen lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria, Javier Caballero; Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina; bulegoko arduraduna, Carmina Lázaro; ekonomia-jarduerak bideratzeko bulegoko zuzendaria, Fernando Balduz eta zenbait elkargo profesionaletako ordezkariak ere izan ziren ekitaldian. Bulegoak, irailean, Tuteran inauguratu zuten Infonavarra 012ren egoitzaren ereduari jarraitu dio. Nabarmendu behar da lehen bi hiletan 1.488 kudeaketa egin dituela.

Bulego hauek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 15/2004 Foru Legearen 14. artikuluan araututako eta Nafarroako Gobernuak irailaren 6an onartutako herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuei buruzko foru dekretuan garatutako herritarren informazio-eskubideari erantzutea dute helburu. Beraz, arreta, telematikoki, telefonoz eta zuzenean egiteko aukera ematea da xedea. Lan horretan irmoki laguntzen ari da Foru Gobernuaren web orria (www.navarra.es), gero eta eduki gehiago dituelako. Horrela, herritarrek ia 700 zerbitzu kontsultatu eta bideratu ditzakete Internetera konektatuta dagoen edozein ordenagailutik.

Hala, Iruñeko Infonavarra 012 (Inf012navarra, logotipoan) bulego berriak kontuan hartu du bide telematikoa gero eta gehiago erabiltzen dira, eta horrenbestez, zenbait ordenagailu jarri ditu publikoaren eskura, izapideak egiteko eta agiriak aurkezteko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Bulegoak 250 metro koadroko azalera du, solairu bakar batean, eta bi eremu ditu: batean, itxarongela eta herritarrei arreta zuzena emateko; bestean, administrazio-lanak egiteko, murriztuagoa.

Egokitzeko, altzariak hornitzeko eta informatikako ekipamendua abian jartzeko, 326.755 euro inbertitu dituzte. Bulegoak kudeatzeko kontratua egin dute Navarra de Servicios S.A. (NASERSA) sozietate publikoarekin, dagokion prozedura publikoari jarraitu ondoren. Infonavarra 012 egoitzak Carmina Lazaro Martinek zuzendutako sei informazio-teknikari ditu.

Publikoaren arretarako ordutegia, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 19:30era izango da, lanegunetan, eta 9:00etatik 13:30era larunbatetan. Hala ere, etorkizunean ordutegi etengabea eskaintzea aurreikusita dago, 8:00etatik 19:30era, lanegunetan.


Iruñeko Infonavarra 012 bulegoko operadoreak

Bulego berriaren teknikariak ( irudia handitu )

Herritarrek Foru Komunitateko Administrazioan egiten diren zerbitzu, deialdi, laguntza eta izapide guztiei buruzko informazio eskura dezakete, eta horrez gain, lehen mailako kudeaketak egin ditzakete, hala nola aurkeztu behar dituzten agiriak ikuskatzea edo eskabideak egiten laguntzea. Halaber, izapideak on line egiteko laguntza ere jasoko dute.

Ekonomia-jarduerak

Nafarroako Gobernua administrazioko izapideak errazteko prozesuan murgilduta dago, eta ekintzaileei euskarri berri bat eskaintzeko xedez, Orreaga etorbidean dagoen lokalean Ekonomia Jarduerak Bideratzeko Bulegoa (OTAE) kokatuko dute. Han, ekonomia-jarduerak hasteko izapideak egin ahalko dira.

Administrazio-unitate hori Lehendakaritzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, eta ekonomia-jarduerak abian jartzen laguntzea eta negozio bat abian jarri nahi duten pertsonei eta enpresei hizketakide bakarra eskaintzea du helburu. Horrela, OTAEk, besteak beste, informazio-, aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzua emango du ekintzaileentzat, eta Nafarroako Gobernuko departamentuekin arituko da elkarlanean, prozesuak azkartu eta errazteaz gain telematikoki ere eskaintzeko.

Bestalde, enpresak sortzeko prozesuan parte hartzen duten gainerako administrazio publikoekin ere lankidetzan arituko da. Haien artean, tokiko erakundeak nabarmentzen dira, eskumenak baitituzte jarduera-, obra- eta irekitze-lizentziak emateko. Nafarroako ekonomia-garapenean laguntzen duten eta ekintzaileak sor daitezen sustatzen duten gainerako eragile publiko eta pribatuekin sinergiek sustatzen ere saiatuko da bulegoa.

Hori horrela, harreman estua izango du eragile eta erakundeekin, hala nola Merkataritza Ganberarekin, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroarekin (CEIN), Sodena, Anain, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin eta industri ingeniarien, industri ingeniari teknikoen, aparejadoreen, arkitekto teknikoen, eraikuntza ingeniarien eta arkitektoen elkargoekin. Herritarrentzako barne koordinazio-organo moduan sortu zen OTAE, eta haren eginkizuna da administrazioaren eragozpenak gainditzea eta ekonomia-jarduera berriak hasteko espedienteak arintzea da.

Iruñeko eta Tuterako Infonavarra 012 bulegoak irekitzeaz gain, herritarrei horien bidez zer motatako zerbitzuak egin ditzaketen jakinarazteko kanpaina ere egingo da.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa