(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sai arrearen populazioa egonkortu egin da Nafarroan, ia 2.800 bikote baitaude asteartea, 2010.eko azaroak 16

Hegazti horiek elikagai beharrizanen %70 Landa Garapeneko Departamentuak sortutako janlekuen saretik lortzen dute eta, horrela, abereei egindako erasoak asko gutxitu dira


Transcripción textual del video

Begoña Sanzberro: Hegazti Nekrofagoen Elikadura Osagarriko Puntuen Sarea (PASAN) sortzea 2008an hasi zen 6 aska jarrita, eta 2010. urtearen amaieran 14 puntu egongo dira, herri hauetan: Napari (Erromantzatua), Irunberri, Zarrakaztelu, Zudairi (Ameskoabarrena), Zangoza, Garralda, Gorramendi (Baztan), Zandueta (Artzibar), Erronkari, Otsagabia, Nabaskoze, Indurain (Itzagaondoa), Zurukuain (Deierri) eta Bardeak. Horietako batzuk epe laburrean operatibo egongo dira, horien kudeaketa plana onesten denean eta giza kontsumora bideratuta ez dauden animalia jatorriko azpiproduktuen kudeaketarako baimendutako establezimenduen barruan inskribatzen dituztenean (Sandach). Neurri hori Europako erregelamendua betetzeko aplikatzen da. Hori dela bide, produktu horien kontrol zehatza egiten da biltzean, garraiatzean, manipulatzean, eraldatzean eta suntsitzean, produktu horiek gizakien edo animalien osasunerako arriskuren bat izatea saihesteko.

PASAN puntuak jartzeari esker, saiak elikadura puntu batera leial bihurtzea lortzen da, puntu horiek elikadura-iturri segurua baitira.

Nafarroako Gobernuko Bioaniztasuna Zaintzeko Zerbitzuak 2009an sai arrea (Gyps fulvus) markatzeko proiektua abian jarri zuen. Proiektu hori Nafarroan sai arrearen populazio dinamika, baldintza demografikoak eta espazioaren erabilera ezagutzeko beste urrats bat da. Markaketa horren barruan, batetik, 2009-2012 aldian 6 sairi igorle sateliteak jarri zitzaizkien, eta bestetik, 2010ean eta 2011n 200 hegazti ingururi hegoetan irakurketa dortsobentraleko markak jarri zitzaizkien mikrotxip eta guzti.

 

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Departamentuak Nafarroan sai arrearen populazioa babesteko abian jarri dituen neurrien emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean. Populazio hori egonkortu egin da eta, aldi berean, hegazti nekrofago horien erasoen kopuruak behera egin du. Aurkezpen horretan Enrique Eraso Bioaniztasuna Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria ere egon da. Zerbitzu hori espeziearen populazio dinamika, baldintza demografikoak eta espazioaren erabilera ezagutzeko azterlana egiten ari da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak garatutako jardun nagusia Hegazti Nekrofagoen Elikadura Osagarriko Puntuen Sarea (PASAN) sortzea izan da. Jardun hori 2008an hasi zen 6 aska jarrita, eta 2010. urtearen amaieran 14 puntu egongo dira, herri hauetan: Napari (Erromantzatua), Irunberri, Zarrakaztelu, Zudairi (Ameskoabarrena), Zangoza, Garralda, Gorramendi (Baztan), Zandueta (Artzibar), Erronkari, Otsagabia, Nabaskoze, Indurain (Itzagaondoa), Zurukuain (Deierri) eta Bardeak. Horietako batzuk epe laburrean operatibo egongo dira, horien kudeaketa plana onesten denean eta giza kontsumora bideratuta ez dauden animalia jatorriko azpiproduktuen kudeaketarako baimendutako establezimenduen barruan inskribatzen dituztenean (Sandach). Neurri hori Europako erregelamendua betetzeko aplikatzen da. Hori dela bide, produktu horien kontrol zehatza egiten da biltzean, garraiatzean, manipulatzean, eraldatzean eta suntsitzean, produktu horiek gizakien edo animalien osasunerako arriskuren bat izatea saihesteko.

PASAN puntuak jartzeari esker, saiak elikadura puntu batera leial bihurtzea lortzen da, puntu horiek elikadura-iturri segurua baitira. Landa Garapeneko Departamentuak egindako kalkuluen arabera, Nafarroan dagoen espezie horren populazioak egunean 2.700 kilo janari behar ditu. 2008an, janlekuetan kopuru horren ehuneko 15 eman zitzaien. 2009an, ehuneko 40. Eta 2010. urtean elikagai beharrizanen ehuneko 70i erantzungo zaio, Departamentuak ezarritako helburua lortuz, ez baita ehuneko hori gainditu nahi. Gainerako %30a basoan hiltzen diren animalia basatietatik lortuko dute.

Horrek esan nai du saiek gaur egun bizirik irauteko behar den beste janari dutela. Landa Garapeneko Departamentuaren arabera, datu horren froga da abere bizidunen aprobetxamenduak (modu okerrean eraso deitzen direnak) apurka-apurka gutxitu egin direla janlekuak abian jarri zirenetik. Animalia bizidunen aprobetxamenduak duela lau urteko mailan kokatzen dira gaur egun.

Nafarroako sai arrearen populazioari dagokionez 2009an egindako azken erroldaren arabera (5 urterik behin egiten dira), populazioa egonkortu egin da, eta gaur egun 2.800 bikote daude. Sanzberro kontseilariak azpimarratu duenez, datua positiboa da, "espeziearen bideragarritasunari eusteko kopuru handia baita eta Foru Komunitatearen lurralderako eta egon dagoen janarirako kopuru egokia baita".

Gogoan izan behar da sai arrearen populazioa duela 30 urte inguru hasi zirela aztertzen Nafarroan. 1979an, populazio habiagilea 312 bikotekoa zen; 1984an, 517 bikotekoa; 1989an, 948 bikotekoa; 1994an, 1.457 bikotekoa; 1999an, 2.004 bikotekoa; 2004an, 2.751 bikotekoa, eta 2009an, 2.783 bikotekoa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa