(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako Departamentuak 257.810 euro inbertitu ditu Nafarroako gizarte zerbitzuetako lehen zentroan asteartea, 2010.eko azaroak 16

Organo berri hori Lizarran dago eta eskualde administrazioa eta oinarrizko gizarte zerbitzuak koordinatzeaz arduratuko da


Garcia Malo kontseilaria eta Lizarrako alkatea zentro berrian. ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, Nafarroako gizarte zerbitzuetako lehen zentroa inauguratu du gaur goizean Lizarran; zentro hori eraikitzeko eta egokitzeko 257.810 euro inbertitu ditu Departamentuak.

Zentro hori Gizarte Zerbitzuen Foru Legean eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako 2008-2012 aldirako Plan Estrategikoan jaso dago eta eskualde administrazioa eta oinarrizko gizarte zerbitzuak koordinatzeaz arduratuko da. Inaugurazio ekitaldian izan dira, baita ere, Lizarrako alkatea, Begoña Ganuza; Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez; Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria, Sara Ibarrola; Lizarrako oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeetako ordezkariak; eta zentro berrian lan egingo duten profesionalak.

Garcia Malok esan duenaren arabera, "zentro berri horrekin eskualdeko eta tokiko gizarte politikak gestionatzeko eta koordinatzeko modu berri bat sortuko da".

Adierazi du, halaber, haien asmoa dela "oinarrizko gizarte zerbitzuei gehiago laguntzea, funtzioak osatuz eta gizarte zerbitzu espezializatuekiko koordinazioa hobetuz". Kontseilariak azaldu du Departamentuaren helburua dela foru erkidegoko gizarte zerbitzuetako eremu guztietan era horretako zentro bana jartzea.

Gizarte zerbitzuetako zentroaren berritasuna da eremuan dauden taldeak koordinatzeko tresna izango dela; talde horiek dira, adibidez: Lan-munduratze eta Gizarteratze Taldea (LGT), Haurren eta Nerabeen Arretarako Taldea (HNAT). Lana beste zerbitzu berri batekin ere koordinatuko dute, Genero Indarkeriaren Biktimentzako Arreta Integraleko Taldearekin (GIBAIT), hain zuzen.

Gauzak horrela, erreferentzia izango da bai erabiltzaileentzat, bai oinarrizko gizarte zerbitzuentzat. Taldeak gestionatzeko eredua aldatuko dute: kontratua bakarra izango da eta, ondorioz, hiruek esku hartzeko, harremanetarako eta erabiltzaileak bideratzeko irizpide bateratuak edukiko dituzte.

Lizarrako gizarte zerbitzuen zentroa eraiki eta abian jartzearekin bat Lizarrako Udalarekin adostutako proiektu handiago baten lehen fasea amaitu dute. Proiektu hori ospitale zaharrean egiten ari dira: buruko gaixotasunak dituztenentzako egoitza eta oinarrizko gizarte zerbitzuen egoitza berria eraikitzeaz gain, 2011n proiektuaren bigarren faseari ekingo diote

.

Zentroaren ezaugarriak eta funtzioak

Lizarrako eremuko gizarte zerbitzuetako zentroa Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren mende dago, zehazki Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren mende. Zentroan bildu dituzte, hain zuzen, eremu horretan gizarte bazterkeriaren, adingabeen eta genero indarkeriaren alorretan lan egiten duten taldeak.

Instalazioak 203 metro koadro dauzka.

Organo berriko kideak dira bi langile (Nafarroako Gobernuaren berezko langileak dira eta koordinazio eta administrazio lana egingo dute) eta Lan-munduratze eta Gizarteratze Taldean (LGT), Haurren eta Nerabeen Arretarako Taldean (HNAT) eta Genero Indarkeriaren Biktimentzako Arreta Integraleko Taldean (GIBAIT) dauden 11 lagunak. Hiru talde horiek Foru Gobernuak sortu eta finantzatu ditu erabat eta gau egun Pauma SL eta Centro Puente enpresek osatzen duten aldi baterako enpresa elkarteak gestionatzen ditu.

Inauguratu berri den gizarte zerbitzuetako zentroaren zeregin nagusiak hauek dira:

oinarrizko gizarte zerbitzuei laguntzea haien zereginetan eta gizarte zerbitzu espezializatuekin lana koordinatzen; oinarrizko gizarte zerbitzuekin elkarlanean aritzea eta aholkularitza eskaintzea, bitartekoak hobeto banatzeko; eremuan irizpide homogeneoak ezartzea; oinarrizko gizarte zerbitzuekin lankidetzan aritzea kasuen segimendua egiteko eta esku hartzea; eta zeharkako jarduerako programak sustatzea, bitartekoak hobeto aprobetxatzeko.

Gizarte Gaietako Departamentuak, 2011n, 377.827 euro jarriko ditu zentroaren funtzionamendurako eta langileen sailerako

.

LGT, HNAT eta GIBAIT taldeen zereginak

LGT

Lan-munduratze eta Gizarteratze Taldea. Lau laguneko diziplina anitzeko taldea da. Taldearen helburu nagusia da gizarteak baztertuta edo baztertzeko zorian dagoen jendeari gizarteratzen eta lan-munduratzen laguntzea, banaka prozesuak gidatuz eta zainduz; jende hori oinarrizko gizarte zerbitzuek bideratzen dute LGTra.

 

HNAT

Haurren eta Nerabeen Arretarako Taldea. Profesional anitzeko taldea da, lau lagunek osatua. Taldearen zeregina da oinarrizko gizarte zerbitzuei eta zerbitzu espezializatuei laguntzea haurrentzako eta nerabeentzako arretan. Horretarako, batik bat, bigarren mailako prebentzio programak egiten dituzte; aholkularitza, ikerketa eta balioespen prozesuetan laguntza eskaintzen dute, batia erabakiak hartzeko ere; eta haur, gazte eta familiekin egiten diren esku-hartzeetan laguntzen dute.

 

GIBAIT

Genero Indarkeriaren Biktimen Arreta Integralerako Taldea. Hiru laguneko diziplina anitzeko talde bat da, eta sortu berri dute, oinarrizko gizarte zerbitzuei laguntzeko genero indarkeriarekin zerikusia duten gaietan. Ingurune irekian esku hartzeko zerbitzu bat da, helburu duena biktimak informatzea, bideratzea eta artatzea ekonomia, lan eta psikologia alorretan.

Nafarroako Gobernuak sortu zirenetik finantzatzen ditu talde espezializatuak, bi milioi euro ingururekin (LGT 2002an sortu zuten eta HNAT 2005ean).

Zehazki, LGTk 1.116.860 euro jaso ditu eta HNATk 796.562 euro.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa