(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Planetarioan egingo dute 1. Nafarroa Innova Azoka, hilaren 20ra arte asteazkena, 2010.eko azaroak 17

Aurrerapen teknologikoak ezagutzeko 20 jarduera baino gehiago antolatu dituzte


Iruñeko Planetarioan egingo dute 1. Nafarroa Innova AzokaIruñeko Planetarioan egingo dute 1. Nafarroa Innova Azoka

Roig kontseilaria eta “Jabetu etxean dauzkazun berrikuntzez” erakusketan parte hartu duten agenteak. ( irudia handitu )

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, Nafarroa Innova Azokaren inaugurazioan izan da. Azoka 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Asteen esparruan antolatu dute, Iruñeko Planetarioan, eta hilaren 20an amaituko da.

Lehen edizioaren inaugurazioan, kontseilariak "Jabetu etxean daukazun I+G+B nafarraz" erakusketa ikusi du; erakusketa horretan, 26 agentek I+G+B alorreko aurrerapenak eta etorkizunean izan daitezken berrikuntzak emango dituzte ezagutzera. Kontseilaria, halaber, Luis Amigo ikastetxeko eta Ermitagaña ikastetxe publikoko ikasleek parte hartzen duten lau tailerretara bertaratu da.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Planetarioko zuzendaria, Javier Armentia, eta Nafarroako Berrikuntza Agentziako Proiektuen (NBA) arloko zuzendaria, Gerardo Fernandez.

Roigen iritziz, "azoka leku eta une egokian antolatu da".

Lekuari dagokionez, "Planetarioak urrun dagoena, ukitu ezin duguna, desmitifikatzen du eta herritarren gerturatzen die". Roigek esan duenaren arabera, hau da azokaren helburua: "bisitariek, jendeak ikustea I+G+B alorreko aurrerapenek eguneroko bizitzarako balio dutela". Roigen hitzetan, esan bezala, une egokian antolatu da: Nafarroa da 2009an I+G alorrean gehien inbertitu zuen erkidegoa, eta datu hori "itxaropentsua" da.

Azoka sustatu dute, Nafarroan, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, NBAren bitartez; eta estatuan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, FECYT erakundea medio. Azokaren helburua da berrikuntza herritarrei gerturatzea eta Nafarroako gizartean berrikuntzaren kultura sustatzea. Horretarako, 20 jarduera baino gehiago antolatu dituzte, bisitariek gaur egungo aurrerapen teknologikoetan eta berrikuntzetan parte har dezaten, modu atsegin, interaktibo eta ludikoan. Jarduera nagusiak hauek dira:

- Garapenarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten eskulan tailerrak, bisitariek azokan modu aktiboan parte har dezaten. Ikastetxeentzako lau tailer antolatu dituzte: DNA erauztea, sukaldaritza zientifikoa, aerodinamika eta 3D. Eta gainerako bisitarientzako "Iraultza teknologikoa" tailerra.

- Ikuskizun zientifikoak. Asmoa da partaideei zientzian aplikatzen den berrikuntzako gertakari bitxiak erakustea, esperimentu dibertigarrien bitartez.

Ikus-entzunezkoen emanaldiak, Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioaren (FECYT) zinema zientifikoaren programakoak. Bisitariek, bideo-dokumentalen bitartez, estatuko eta nazioarteko puntako berrikuntza zertan den ikusiko dute, modu atseginean. Goizeko emanaldiak ikastetxeentzako izango dira eta arratsaldean gainerako bisitarientzako bi saio berezi egingo dira; saio berezi horietan egongo dira Jose Cachairo, Guardia Zibileko kriminalistika laborategiko burua, eta Javier Armentia, Planetarioko zuzendaria. Dokumentala amaitu ondoren gai nagusiaren inguruko eztabaida egingo dute.

Berrikuntzari buruzko hitzaldiak, bisitari espezializatuagoentzat. Alde horretatik, Europako Bioclus proiektua aurkeztuko dute (proiektuan Nafarroako Gobernuak, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak eta Bioterna enpresak parte hartu dute); energiari eta ingurumenari buruzko jardunaldi teknikoak egingo dituzte, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak antolatuta; eta Ingurumeneko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Fundazioak (FIDIMA) I+G+B proiektuen atzean dagoen sormen lana zertan den azalduko du.

- Ara Malikian biolinistak eta bere taldeak "Bach to the universe" kontzertua emango dute, gaur arratsaldean, 20.00etatik aurrera, Iruñeko Planetarioan.

Nafarroa Innova Azokaren asmoa da Nafarroako teknologiarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten erakundeak espazio berean biltzea, azaltzeko berrikuntzak garapena sustatzen duela eta gizarte osoari egiten diola on. Azoka antolatu dute enpresentzat, zentro teknologikoentzat, foru erkidegoko bi unibertsitateentzat, Iruñeko eta Tuterako UNEDeko unibertsitateentzat, ikastetxeentzat eta, oro har, herritar guztientzat.

 

Jabetu etxean dauzkazun berrikuntzez

Urtarrilaren 5era arte, hamabost zentro teknologikok, Nafarroako Unibertsitate Publikoko bi taldek eta zortzi enpresa nafarrek erakusketa batean azalduko dute berrikuntzak nola hobetzen duen bizi kalitatea eta nola I+G+B arloko aurrerapenek gizarte osoari egiten dien on. Horretarako erabiliko dituzte ibilgailu elektriko bat, kargatzeko zutoinarekin; areto baten 3D simulazioa; hozkailu berritzaile bat; elikagai natural eta osasungarriak; nanopartikuladun eguzki panel bat; zikintzen ez den dutxa itxitura bat; material berritzaile batekin egindako guraize batzuk; energia aldetik eraginkorra den erradiadore bat; lorategian letxugak nola hazten diren ikusteko simulazio bat; eta ardoa upategian nola ontzen den azaltzeko irudikapen bat.

Erakusketa Nafarroako Gobernuak antolatu du, NBAren bitartez eta Iruñeko Planetarioarekin elkarlanean, eta goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai.

Hona hemen parte hartzen duten zentro teknologikoak: Nafarroako Industria Elkartea, Cemitec, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala, Cima, Citean, Elikagaien Teknologia eta Segurtasun Zentro Nazionala (Cnta), Evena, FideNa, FIDIMA, Agrobioteknologia Institutua (Idab), ITGA, ITGG, L´Urederra zentro teknologia, Lekunberriko Esnearen Institutua eta Jeronimo de Ayanz I+G zentroa.

Azkenik, Hidronew XXII, Bosch, Red Electrica, Cinfa, Presion y Fuerza, Protecna, Tutti-pasta eta Visiona enpresek erakutsiko dute, merkatuan dauden produktuen bitartez, I+G etxebizitzetara nola heltzen den.     


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa