(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazio Departamentuak 700.000 euro inguru eman ditu Fustiñanan azpiegitura lanak egiteko asteazkena, 2010.eko azaroak 17

Besteak beste, uraren goi-hornidurako hodia eta edateko ura tratatzeko estazioa konpondu dira


Salanueva kontseilaria eta Fustiñanako alkatea, udaleko ordezkariekin eta teknikariekin batera. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilariak, Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazio zuzendari nagusia alboan zuela, amaituta dauden azpiegitura lan batzuk bisitatu ditu gaur goizean. Lan horiek Toki Azpiegituren 2005-2008 Planaren barruan egin dira. Jarraian, kontseilaria udaletxean Juan Antonio Sola herriko alkatearekin bildu da. Azken horrek kontseilariari gauzatuta dauden proiektuak eta datozen bi urteetan garatuko direnak azaldu dizkio.

Egindako lanen aurrekontua 1,3 milioi eurokoa izan da. Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazio Departamentuaren bidez, 690.000 euroko ekarpena egin du, %50 baino gehiago. Uraren goi-hornidurako hodia eta edateko ura tratatzeko estazioa konpondu dituzte. Era berean, hirigunerako sarrera egokitu eta konpondu da, eta kale hauetan zoladura jarri eta hornikuntza eta saneamendu sareak berritu dira: Sancho Abarca, Portal, Blas de Ayesa, Salitre, plaza de los Santos Justo y Pastor, plaza de los Fueros, Príncipe de Viana, plaza Juan Ferrer eta San Antón.

Egiteko dauden jardunei dagokienez, Toki Azpiegituren 2009-2012 Planaren barruan, Fustiñanako hirigune zaharrean sareak berrituko dira eta 14 kaletan zoladura jarriko da (Luis Beaumont, Teobaldo II, José Floristán, Fray Bartolomé, Blanca de Navarra, Remírez Burgaleta, La Iglesia, Plaza Asunción, Navas de Tolosa, Peris de Mamblas, Sancho el Fuerte, Mayor, Escuelas eta Alfonso el Batallador). Lanak 2011rako aurreikusita daude, eta horiek egiteko aurrekontua 1,5 milioi eurokoa da. Aurreikuspenen arabera, Toki Administrazio Departamentuak %70 emango du. Aurreikuspenen arabera, 2012an hornikuntza arautzeko depositu berria jarriko da, 437.000 euroko kostuarekin, eta lan horietarako Nafarroako Gobernuak %70 emango du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa