(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarazko “Kultur Zikloa” hasi da, 36 herritan ikuskizunak antolatuta asteazkena, 2010.eko azaroak 17

Euskararen Nafar Institutuak antolatuta, euskararen erabilera sustatu nahi du arte adierazpenen bidez


Kultur Zikloa 2010eko kartela

Kultur Zikloaren barruan kultura jarduerak antolatu dira 36 herritan ( irudia handitu )

Euskarazko "Kultur Zikloa" gaur hasi da Sartagudan, Txin Txin Magic magia ikuskizunarekin, Asier Kidam magoaren eskutik. Ekimena Euskararen Nafar Institutuak antolatu du eta 36 herri zeharkatuko ditu guztira datorren abenduaren 27ra arte.

Kultura ziklo horren bidez, euskararen erabilera sustatu nahi da arte adierazpenen bidez, hala nola antzerkia, musika eta bestelako kultura eta eszena adierazpenak. Xede horretarako, edizio honetako programak 21 talde artistikoren 38 ikuskizun biltzen ditu.

Batez ere haurrei eta familiei zuzenduta, "Kiki, Koko eta Moko" pailazoen ikuskizunak eta antzerki ikuskizunak antolatu dira, "En la lona", "Zurrumurru", "Sambhu teatro" "Kulki eta Anne Monna", "Oskola" eta "Karramarroi" taldeen eskutik, baita magia ikuskizunak ere, Txan Magoa, Eriz Magoa eta Asier Kidamen eskutik, eta Elvi bentrilokuoa.

Helduei begira, besteak beste, Alberto Iñurrategi mendizalearen hitzaldiak, bertsolarien ikuskizunak eta jazz musikaren kontzertuak antolatu dira.

Gogoan izan behar da programa honen bidez erakundeari, entitateekin eta administrazio publikoekin lankidetzan, euskara garatzeko programak eta jarduerak bultzatu eta koordinatzeko eskatutako eginkizuna betetzen dela. Lan horretan, Euskararen Nafar Institutuak, Foru Komunitateko hizkuntza errealitatearen jakitun denez, ekitaldien hizkuntza maila leku bakoitzean dagoen euskararen ezagutza eta erabilera mailara egokitu du.

Programara bideratutako aurrekontua 75.000 eurokoa da. Kopuru horretatik 50.000 euro Euskararen Nafar Institutuak ematen ditu, eta 25.000, Lagun Aro-Mirada Social Fundazioak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa