Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Instituto Geografiko Nazionaleko zuzendariak ostegun honetan Baluarten inaugurazio-hitzaldia emango du
Transcripción textual del video
José Luis Menéndez Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusia:
"Nafarroako Gobernuak, Institutu Geografiko Nazionalarekin lankidetzan, egoeraren analisia egin nahi du, zer lekutan dagoen une honetan lurralde-informazioa, eta norantz doan. Territorial 2010 konferentzia SITNAren 2007-2010 Plan estrategikoa batetzeko azken urratsa da. Plan estrategiko horren xedea zen SITNAren barruan Nafarroako lurraldeari buruzko informazio guztia sartzea eta SITNA behar zen leku, une eta modu guztietan eskura egotea. Kongresuaren atal handi batean, INSPIRE zuzentaraua Espainian aplikatzeko perspektibak aztertuko dira. Sigla horren bidez, Informazio Espaziala Europan Ezartzeko Azpiegitura adierazi nahi da. Europako Batzordearen 2007ko ekimena da, eta horren bidez, Europan Datu Espazialen Azpiegitura sortu nahi da ".
Andrés Valentín Nafarroako Lurralde Informazio-Sistemaren (SITNA) koordinatzailea:
"Gure ustez, gogoeta egiteko ahalegin handia da, eta horri esker, Nafarroak esparru horretan duen egoera ezagutarazi eta 2011-2014 plan estrategiko berria egiteko gogoeta egin dezakegu".
José Luis Menéndez eta Andrés Valentín.
(
irudia handitu
)
Geografiako, kartografiako, katastro-datuetako, ingurumeneko, hirigintzako, garraioko eta lurralde-informazioaren beste alderdi batzuetako 300 aditu inguru azaroaren 18an eta 19an Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan bilduko dira
Territorial 2010 konferentzian parte hartzeko. Konferentzia Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak antolatu du, Nafarroako Lurralde Informazio-Sistemaren (SITNA) bidez, Tracasa sozietate publikoarekin eta Institutu Geografiko Nazionalarekin lankidetzan.Jardunaldietako gai nagusietako bat lurralde-informazioko zerbitzuak Europako INSPIRE zuzentaraura egokitzea izango da. Hain zuzen ere, zuzentarau hori dela bide, Europar Batasuneko herrialde eta eskualde guztiek liburutegi kartografiko handi bat formatu digitalean hiru fasetan garatzea nahi da. Zuzentarauaren lehenengo eranskina ezartzeko fasean dago, eta horren bidez, lurralde-informazioaren tratamenduan inplikatutako Europako Erkidegoko eragileen artean dokumentazioa eta ezagutzak trukatzea sustatu nahi da, datu espazialen Europako azpiegitura sortzeko asmoz.
Konferentzia bi egunetan egingo da, eta sektorearen egoera aztertuko da hainbat arlori dagokienez: kartografia, katastroa, lurraldearen antolamendua, ingurumena, toponimia eta larrialdietan laguntza ematea. José Luis Menéndez Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusiak eta Andrés Valentín SITNAko koordinazio batzordeko idazkariak Territorial 2010 programa aurkeztu dute gaur. Inaugurazio-hitzaldia Alberto Sereno Institutu Geografiko Nazionaleko zuzendari nagusiak emango du. Hitzaldian, lurralde-informazioaren egoerari eta perspektibei buruz hitz egingo du.
Menéndezek azpimarratu duenez, Nafarroak "hamarkada asko daramatza lurralde-informazioaren esparruari artapena eta baliabideak eskaintzen", eta horri esker, "ospe aipagarria" lortu du Foru Komunitateko mugetatik kanpo eta hainbat ekitalditara joateko deialdia egin diote, hala nola Joint Reserch Centre (JRC) izenekora, "INSPIRE zuzentarauaren garapenean eskualde aurreratua izateagatik". Horrez gain, autonomia-erkidegoen koordinazioa bere gain du geoatarien garapenari dagokionez.
Era berean, Menéndezek informazio espazialaren erabilgarritasun praktikoa azpimarratu du hainbat sektoreri dagokienez, hala nola nekazaritza, hirigintza eta garraioa, eta herritar arruntarentzat, izan ere, azken horrek "GPS abian jartzen baitu, Google Maps-era jotzen baitu edo mendiko zeharkaldia behera kargatzen baitu", eta horren atzean datu espazialen azpiegitura konplexua dago.
Bestalde, Valentínen esanetan, Territorial 2010 konferentziako gogoetak SITNAren 2011-2014 plan estrategikoa garatzeko oinarria izango dira.
15 saio
Guztira, 15 hitzaldi eta eztabaida saio egingo dira. Zazpi ostegun honetan, azaroak 18, izango dira, eta horietan, hurrengo hauek jorratuko dira: lurralde-informazioaren enpresa-ikuspegia, mota horretako datuen arauketa eta antolaketa, horien zabalkundea eta kudeaketa, oinarrizko kartografia, toponimia eta hiri-antolamendua. Besteak beste, hizlari hauek parte hartuko dute: David Robles Google Maps España-ko zuzendaria; Alfonso Rubio Esri España-ko kontseilari delegatua; Patricia Vivas Nazio Batuetako Posta Batasun Unibertsaleko ordezkaria; Ángel Sanz Tracasako zuzendari nagusia; Sebastián Mas Informazio Geografikoaren Zentro Nazionaleko zuzendaria; Andrés Iñigo euskaltzaina; eta Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.
Ostiraleko saioan, INSPIRE zuzentarauaren jarraibideak sakonduko dira katastroari, garrioari eta hidrografiari dagokienez, eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola posta-helbideen kudeaketa, kartohiria, Nafarroan azken 50 urteetan egindako lurzoruaren okupazio prozesua eta informazio kartografikoaren erabilera larrialdiak kudeatzeko.
Besteak beste, hurrengo hauek parte hartuko dute: María Cabello European Address Forum-eko presidentea; Manuel Omedas Ebroren Konfederazio Hidrografikoko planifikazio hidrologikoaren bulegoko burua; David Sáinz Nafarroako Larrialdi Agentziako kudeatzailea; eta Alessandra Ussorio eta Pablo Vega European Satellite Centre-ko arduradunak, G-Moisac proiektuaren xehetasunak kontatuko dituztenak.
Konferentzian Tracasa eta Institutu Geografiko Nazionala lankidetzan arituko dira eta Nazioarteko Nazioarteko Plana, Iruñerriko Mankomunitatea, Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, Acciona, Zabala Innovation Consulting, Esri, Google eta Renfe babesleak izango dira.
Aurtengo konferentzia Territorial 2000 konferentzia antolatu eta hamar urte igaro ondoren dator. Orduko topaketa hark eragin handia izan zuen sektorean, SITNA orduan jarri baitzen abian, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak eskainitako zerbitzu telematikoen artean eskaerarik handiena duena. SITNAk oraintsu berritu du Foru Komunitateko aireko argazkien katalogoa, Nafarroako Geoatariko mapetan informazio geruza berriak aktibatu ditu, eta webaren ingelesezko eta euskarazko bertsioak prestatu ditu. Webak hilean hiru milioi eskaera inguru izaten ditu batez beste.