(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusira joan da, Santa Zezilia eguna ospatzeko ekitaldira asteazkena, 2010.eko azaroak 17

Huarte familiari Kontserbatorioko urrezko domina eman diote, foru erkidegoko hezkuntzan eta kulturan egin duen lanagatik


Kontserbatorioko urrezko domina Felix Huarteren bilobek jaso dute

Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiko urrezko domina Huarte familiari eman diote. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusira joan da gaur, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren eguna ospatzeko ekitaldira; izan ere, azaroaren 22a, igandea da Santa Zezilia eguna.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, eta kontserbatorioko zuzendaria, Carmen Arbizu Lopez.

Ospakizunean, Sanz Lehendakariak Kontserbatorioko urrezko domina eman dio Huarte familiari.

Sariaren asmoa da familiak Nafarroako hezkuntzan eta kulturan egin duen lana eskertzea. Izan ere, kontserbatorioko eraikina egitea sustatu zuen, beste batzuekin batera, eta ikastegiko egitaraurako hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste: kantu gregorianoari buruzko ikastaroa, Solesmeseko monje beneditarrekin; eta Corellako Eduard Hernandez Asiain biolinistaren eskolak. Saria Felix eta Juan Felix Huartek jaso dute, Nafarroan artea eta musika garatzen lagundu zuen Felix Huarte Goñi enpresari nafar eta mezenasaren bilobek.

Halaber, Musika Kontserbatorio Nagusiak zentroko ikasle eta profesionalei urtero ematen dizkien sariak banatu dituzte, baita Hezkuntza Departamentuak interpretazio dohain onenak dauzkan ikasleari ematen dion sari nagusia ere

.
Amaia Gomezek txirula jo du

Interpretazio dohainagatik saria jaso duen Amaia Gomezek txirula jo du. ( irudia handitu )

Kontserbatorioak ematen dituen karrera amaierako sariak (2009/2010) jaso dituzte Alberto Arteta Unanuak (jazz saxofoia), Gonzalo Caballero Garciak (konposizioa) eta Vanessa Pons Seguik (txirularen pedagogia).

Hezkuntza Departamentuaren aipatu saria (900 euro) Amaia Gomez Arocenari (txirula) eman diote. Sariaren asmoa da joan den ikasturtean ikasketak bukatu zituzten musika tresna ikasle onenaren lana aintzatestea.

Azkenik, kontserbatorioko lau lagunei sari bana eman diete, zentroan hainbeste inplikatzeagatik.

Saridunak dira Milagros Flamarique eta Berta Moreno irakasleak, kontserbatorioaren 50. urteurrenerako dokumentazio lan bikaina egin zutelako; Rafael Huerta eskultorea, kontserbatorioari Pablo Sarasate biolinista iruindarraren estatua bat utzi diolako (estatuaren erreplika sari gisa ematen da); eta Hezkuntza Ministerioko Goi Ikuskaritzako zuzendaria, Guillermo Herrero, bere agintaldian kontserbatorioari eskain izion laguntzagatik.

Ekitaldian, kontserbatorioko orkestrak kontzertu txiki bat eman du, David Romero zuzendari zuela.

Kontzertua Nafarroako ereserkiarekin hasi dute, eta interpretatu dituzte Mozarten "Figaroren ezkontzak" eta Handelen "Santa Zezilia egunerako oda". Gainera, interpretatzeko dohainagatik saria jaso duen Amaia Gomezek txirula jo du, Miguel Angel Aguirre irakaslea pianoan lagun zuela.

Ekimen berriak

Aurten hasi dira Musika Graduko goi mailako ikasketetako ikasketa plan berriak ezartzen, Europako Unibertsitate Eremuko (Bologna Planeko) jarraibideen arabera.

Ikasturte honetan espezialitate guztietako lehen maila jarri dute martxan, pixkanaka hasteko, erabat ezarri arte. Lau espezialitate jarri dituzte: konposizioa, interpretazioa, musikologia eta pedagogia.

Horrez gain, aurreikusi dute datorren ikasturtean Musikaren Hiria abian jartzea: 17.000 metro koadroko eraikin berri bat egingo dute Iruñeko Mendebaldea auzoan, eta han egongo dira Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala eta Kontserbatorio Nagusia.

Bestalde, Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusian 305 ikasle daude matrikulatuta.

Kontuan hartuta ikasle batzuk espezialitate bat baino gehiago egiten dituztela aldi berean, espezialitate bakoitzean 400 matrikula inguru daude. Maila horretan 75 irakaslek ematen dituzte eskolak eta horietatik 12 katedradunak dira.
Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa