(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako Departamentuak eta Corminek minusbaliotasunei buruzko sentsibilizazio kanpaina bat aurkeztu dute osteguna, 2010.eko azaroak 18

"Ez imajinatu, alda dezagun errealitatea" kanpainaren asmoa da herritarrak jabearaztea minusbaliatuek eguneroko egoerei aurre egiteko dauzkaten zailtasunez


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, minusbaliotasunen gaineko 2010eko sentsibilizazio kanpainaren berri eman du, Nafarroako Minusbaliatuen Ordezkarien Batzordeko (Cormineko) buru den Jose Etayorekin batera. Kanpaina Corminek sustatu du, "Ez imajinatu, alda dezagun errealitatea" lemarekin, eta helburua da minusbaliatu nafarrak ageriago egotea eta gizartean erabat integratzea.

Jarduera hori 2010-2013 aldirako onartu berri den eta Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaietako Departamentuak egin duen Minusbaliatuentzako Arreta Integraleko 1. Planaren barruan antolatu dute. Kanpainarako 42.588 euro jarri ditu Nafarroako Mendekotasunaren Agentziak; diru-laguntza hori hilaren 15eko bileran onartu zuen Foru Gobernuak.

"Ez imajinatu, alda dezagun errealitatea" kanpaina gaztelaniaz eta euskaraz egingo dute. Asmoa da Nafarroan minusbaliotasunak dituen jendea ageriago egotea eta gizartean erabat integratzea, eskubide osoko herritar gisa garatu daitezen.

Horretarako, herritarrak jabearaziko dituzte minusbaliatuek egunero gainditu behar dituzten zailtasunez.

Hala, sentsibilizazio kanpainan eguneroko lau egoera azalduko dituzte:

udaltzaingo bat entzumen minusbaliotasunak dauzkan jendearekin hizketan, oztopo arkitektonikorik gabeko kafetegi bat, menu karta bat braillez idatzia eta adimen minusbaliotasuna daukan pertsona batentzako lan aukera. Beraz, Corminek eta Gizarte Gaietako Departamentuak Batzordeak hartzen dituen elkarteetako lau minusbaliotasun orokorrak berdin landu dituzte: ikusmenekoa, entzumenekoa, fisikoa eta psikikoa.

Kanpainaren hartzaileak dira gizarte nafarra, oro har, eta minusbaliatuentzako politikak sustatzeko lan egiten duten profesional, erakunde eta politikarientzat.

Corminen arabera, asmoa da azaltzea minusbaliatuek bizimodu normala izan dezaketela, horretarako bitartekoak jarriz gero. Eta Minusbaliatuen Eskubideen gaineko Hitzarmenak, hitzarmen horren Nazio Batuen protokolo fakultatiboak eta Nafarroako Parlamentuak onartutako estatuko Eskuragarritasun Unibertsaleko Legeak diote bitarteko horiek jartzea obligazioa dela.

Alde horretatik, Nafarroa izango da estatuko araudi berriari egokitutako eskuragarritasun legea indarrean jarriko duen lehen erkidegoa. Araudia da (abenduaren 2ko 51/2003 araudia) minusbaliatuen aukera berdintasunari, diskriminazio ezari eta eskuragarritasun unibertsalari buruzkoa; eta Nafarroako legean aintzatetsiko dute minusbaliatuek alor guztietan (fisikoan, hezkuntza, informazioan, komunikazioan, zentzumenean, e.a.) libre ibiltzeko daukaten eskubide subjektiboa.

Minusbaliotasunaren astea

Kanpaina azaroan hasi eta abenduan amaituko da, Minusbaliotasunaren Astean; aste horretako jarduerak azaroaren 24an hasi eta abenduaren 2an amaituko dira.

Gaurko aurkezpenean jarduera horien berri ere eman dute. Astea urtero antolatzen du Corminek, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuarekin elkarlanean.

Hona hemen antolatu dituzten jarduerak:

Azaroaren 24an, arratsaldeko 17.15ean, ONCEren ekitaldi aretoan, "Pertsona guztientzako gizarte inklusiborantz" jardunaldia egingo dute; azaroaren 25ean, Iruñeko Baluarten, Nafarroako COCEMFEren 3. Minusbaliotasunari eta Enpleguari buruzko Biltzarra; abenduaren 1ean, 2010-2013 aldirako Minusbaliatuentzako Arreta Integraleko 1. Planaren berri emateko jardunaldi teknikoa; eta azkenik, abenduaren 2an, Cormin manifestua aldarrikatzeko ekitaldia, batzordearen egoitzako ekitaldi aretoan (Aralar kalea, 3, Iruña).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa