(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko Departamentuak tokiko garapen jasangarriaren eginera onen VI. sariak eman ditu osteguna, 2010.eko azaroak 18

Ultzamako Udaleko, Antsoaingo Udaleko eta Izarbeibar Mankomunitateko hiru proiektu saritu dituzte


Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak gaur goizean Departamentuaren egoitzan, Iruñean, egin den Tokiko Agenda 21eko Ebaluazio Agintarien X. Foroa itxi du. Itxiera ekitaldian Sanzberrok tokiko garapen jasangarriaren eginera onen seigarren edizioko sariak eta garaikurrak eman ditu. Horien bidez, hiru praktikarik onenak saritu dituzte eta, gainera, zazpi aipamen berezi egin dituzte.

Sanzberro kontseilariak azaldu duenez, bi urterik behin egiten den ekitaldi honen xedea da "Nafarroako gizarteak tokian-tokian lortutako jasangarritasun lorpenen inguruan kontzientziatzea bizi baldintzak hobetzeko, garapen jasangarriaren ikuspuntutik". Aurtengo sariak hiru proiektu hauek lortu dituzte: Ultzamako Udalak (berogailuaren eta etxeko ur beroaren sistema zentralizatua biomasarekin eta Ultzama ibarreko mindetatik biogasa lortzeko sistema); Antsoaingo Udalak (garapen jasangarriaren udal plana Antsoainen), eta Izarbeibar Mankomunitateak (Izarbeibarren egindako inausketen hondarrak eta materia organikoa bildu eta aprobetxatzeko programa).

Sari bakoitzak 6.000 euroko zuzkidura du. Horrez gain, zazpi aipamen berezi egin dituzte, eta horiei garaikurrak eman dizkiete. Horrez gain,

Garapen Jasangarriaren Eginera Onen VI. Katalogoan jasotako eginera guztiak bildu dira, horiek lortzeko egindako ahalegina kontuan hartuta, eta Eginera Onaren edo Aipamen Bereziaren aitorpenik jaso ez dutenak laburtu egin dira.

Bestalde, Tokiko Agenda 21eko Ebaluazio Agintarien X. Foroa gaur goizean Andrés Eciolaza Carballo Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Ur zuzendari nagusiak inauguratu du. Jarraian Nafarroako udalerriek egindako proiektuen edo ekintzen urteroko ebaluazioa egin da, eta hamarkada honetan eginera on moduan har daitezkeen edo hartu diren proiektu edo ekintzen hautaketa egin da. Horrez gain, goizean NELS sareak abian dituen lanak berrikusi eta izandako lorpenak eta aurkitutako erronkak aztertu dira, toki esparruan, ekintza planak gaurkotuz eta helburuak, xedeak eta epeak ezarriz. Gogoan izan behar da

Tokiko Agenda 21 garapen plana edo udal estrategia dela eta ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko politikak irizpide jasangarriekin integratzean oinarrituta dagoela. Garapen plan hori egiteko, tokiko agintariek, udaleko langile teknikoek, inplikatutako agenteek eta udalerriko herritarrek parte hartzen dute eta erabakiak hartzen dituzte.

Amaitzeko, foroaren hamargarren edizio hau ixteko eztabaida-mahaia egin da hurrengo hauen inguruan: berne komunikazioen eginkizuna, zeharkakotasuna, banatu beharreko bitartekoak eta eginkizunen esleipena Nafarroaren toki kudeaketan. Moderazio lanetan landa garapen jasangarriko espainiar sareen Sareko idazkaritza teknikoa aritu da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa