(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Territorial 2010 konferentzia Iruñean egingo da bi egunetan osteguna, 2010.eko azaroak 18

Sanz Lehendakariak informazio geografikoaren garrantzi estrategikoa azpimarratu du jardunaldien inaugurazioan


Sanz Lehendakaria Territorial 2010 konferentziaren inaugurazio ekitaldian, Caballero, Saiz eta Sereno alboan dituela. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak Territorial 2010 konferentzia inauguratu du gaur. Konferentzia Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak antolatu du, Nafarroako Lurralde Informazio-Sistemaren (SITNA) bidez, Tracasa sozietate publikoarekin eta Institutu Geografiko Nazionalarekin lankidetzan. Jardunaldiak gaur eta bihar egingo dira Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan, eta geografiako, kartografiako, katastro-datuetako, ingurumeneko, hirigintzako, garraioko eta lurralde-informazioaren beste alderdi batzuetako 300 aditu inguru bilduko dituzte.

Sanz Lehendakariak azpimarratu duenez, lurralde-informazioa "aurreratzeko edo hobetzeko ekimen guztien funtsezko oinarria da" eta "garrantzi estrategikoa du". Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak lurralde informazioaren aldeko apustua egin du Administraziorako oinarrizko erreminta delako eta "enpresen eta herritarren eskura" jarri du. Lehendakariak azpimarratutakoaren arabera, SITNAko datu-baseak "Foru Gobernuaren planifikazioaren eta jardunen oinarrian" daude hainbat arlori dagokienez, hala nola Herri Lanak, Ogasuna, Nekazaritza, Lurraldearen Antolamendua eta Hirigintza". Horrez gain, esparru desberdineko enpresen lana errazten dute, baita informazio geografikoa behar duten aisia-jarduerak ere. Ildo horretatik, Lehendakariak informazio hori garatzeko Institutu Geografiko Nazionalarekin eta hainbat entitate eta enpresarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak nabarmendu ditu.



Konferentziaren inaugurazio-ekitaldian, Sanzek alboan izan ditu Elma Saiz Gobernuaren ordezkaria Nafarroan; Javier Caballero Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria; eta Alberto Sereno Institutu Geografiko Nazionaleko zuzendari nagusia. Azken horrek lehenengo hitzaldi teknikoa eman du, lurralde informazioaren egoera eta perspektibak aztertzeko.

 

Territorial 2010 bi egunetan egingo da Iruñean. ( irudia handitu )

Serenoren esanetan, geografia eta horren tratamendu kartografikoa "hasiera-hasieratik""gizadiaren garapena" ahalbidetzeko osagaiak eta "kultura sormenerako faktore erabakigarriak" izan dira. Bere esanetan, historikoki, "lurraldea ezagutzen zuenak menperatu ahal zuen", eta hori dela bide, aldi luzeetan, mapak dokumentu sekretuak izan dira. Azken hamarkadetan hori aldatu egin da, informazio geografikoa herritar guztien eskura jarri baita eta "aberastasuna sortzeko eta ekonomia eta gizartea aratzeko" faktore moduan hartu baita.

Konferentziaren gai nagusietakoa lurralde-informazioko zerbitzuak Europako INSPIRE zuzentaraura egokitzea izango da. Zuzentarau hori dela bide, Europar Batasuneko herrialde eta eskualde guztiek liburutegi kartografiko handi bat formatu digitalean hiru fasetan garatzea nahi da. Zuzentarauaren lehenengo eranskina ezartzeko fasean dago, eta horren bidez, lurralde-informazioaren tratamenduan inplikatutako Europako Erkidegoko eragileen artean dokumentazioa eta ezagutzak trukatzea sustatu nahi da, datu espazialen Europako azpiegitura sortzeko asmoz.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa