(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NHGPIk bilketa selektiboaren berezitasunei buruzko jardunaldi bat antolatu du osteguna, 2010.eko azaroak 18

Jardunaldia antolatu dute, hain zuzen, partikularrek eta erakundeek gai horretan Europan dauden esperientzi eta teknikei buruzko informazioa eskatu dutelako


Nafarroan Hondakinak Gestionatzeko Plan Integratuak (NHGPI) "Hiri hondakinak: materia organikoaren bilketa selektiboa eta harekin konposta egiteko esperientzia bereziak" jardunaldia egingo du bihar, eguerdiko 22.30an, Iruñean, Nafarroako Artxibo Nagusian.

Saio hori Nafarroako Gobernuak jendea informatzeko eta parte hartzera animatzeko hasitako prozesuaren parte da. Prozesu horren helburua da NHGPI, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak egin duen Plana, herritarrei ezagutzera ematea.

Jardunaldia antolatu dute, halaber, partikular eta erakunde askok adierazi dutelako Europan bilketa selektiboaren eta hondakinen zati organikoekin konposta egitearen inguruan dauden esperientzia eta teknikak hobeto ezagutzeko premia dutela.

Saioari Pedro Zuazok, Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren Kalitate Zerbitzuko zuzendariak, emango dio hasiera.

Gero bi hitzaldi emango dituzte. Lehena Josep Maria Tostek, atez ate bilketa selektiboa egiteko Kataluniako udalerrien elkarteko buruak, Katalunian era horretako bilketa egiteko daukaten estrategia azaltzeko. Eta bigarrena Florian Amlingerrek, hondakin organikoen tratamendurako eta birziklatzeko arauen Austriako batzordeko buru, Europako konpost sarearen kontseiluko kide eta Austriako Ingurumen Ministerioko aholkulariak; bere hitzaldiaren izenburua hau da: "Biohondakinak gestionatzeko eta konposta egiteko etxean deszentralizatutako lankidetza eredua". Hitzaldi bakoitzaren amaieran hitzaldiei galderak eta iruzkinak egiteko txanda emango dute.

Bertaratzea librea eta doakoa da; hala ere, komeni da aurrez izena ematea,

residuos1@crana.org helbide elektronikora idatzita edo 948 140818 telefono zenbakira deituta, hizlari batek berehalako itzultzailea behar duelako .
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa