(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak uko egin dio zergak igotzeari eta proposatu du zergadun guztiei PFEZren tarifa %1,5 deflatatzea osteguna, 2010.eko azaroak 18

Miranda lehendakariordeak esan du 2011ko aurrekontuak adosteko prest daudela


Transcripción textual del video

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia kontseilari Alvaro Mirandak, gaur goizeko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuak Union del Pueblo Navarro alderdiarekin batera 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiekturako aurkeztuko dituen zuzenketen berri eman du. UPNko idazkari nagusia, Carlos Garcia Adanero, agertu da harekin batera.

Mirandako azaldu duenaren arabera, Nafarroako Gobernuak uko egin dio zergak igotzeari eta proposatu du PFEZren tarifa %1,5 deflatatzea, Nafarroako zergadunek zerga igoerarik izan ez dezaten inflazioaren ondorioz. Neurri hori 2011ko urtarrilaren 1ean jarriko litzateke indarrean eta diru kutxa publikotik 5,3 milioi euro jarri beharko lirateke 2012an.

 

Alvaro Miranda eta Carlos G. Adanero

Miranda lehendakariordea eta Carlos Garcia Adanero. ( irudia handitu )

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia kontseilari Alvaro Mirandak, gaur goizeko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuak Union del Pueblo Navarro alderdiarekin batera 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiekturako aurkeztuko dituen zuzenketen berri eman du.

UPNko idazkari nagusia, Carlos Garcia Adanero, agertu da harekin batera.

Mirandako azaldu duenaren arabera, Nafarroako Gobernuak uko egin dio zergak igotzeari eta proposatu du PFEZren tarifa %1,5 deflatatzea, Nafarroako zergadunek zerga igoerarik izan ez dezaten inflazioaren ondorioz.

Neurri hori 2011ko urtarrilaren 1ean jarriko litzateke indarrean eta diru kutxa publikotik 5,3 milioi euro jarri beharko lirateke 2012an.

Halaber, azaldu du gaur goizean UPN alderdiak Parlamentura bidali dituen zuzenketak "Nafarroako Gobernuak aurrekontuak adosteko erabateko borondatea" duenaren adierazle direla.

Guztira dira 30 zuzenketa ekonomiko (9.585.000 euro), Aurrekontuen Legearen Proiektuko artikuluak aldatzeko lau zuzenketa eta Zerga Neurrien Legerako beste lau zuzenketa.

Lehendakariordeak esan du Gobernuaren borondatea dela "Nafarroako Alderdi Sozialistarekin elkarlanean jarraitzea, adostasuna bilatzea, badagoelako, akordioak egiteko; izan ere, ez dago gaindiezina den ezer".

Adibide gisa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzaketa aipatu du: UPNk 5 milioi euroko zuzenketa aurkeztu du, programa kontratu baten formalizazioari lotua. Halaber, lehendakariordeak adierazi du Entzierroaren Museoaren eta San Fermin jaien gainean ados jar daitezkeela; horretarako, proposatu du partidari 3.235.000 euro kentzea, "museoa gelditu ordez obrak moteltzeko".

Mirandaren iritziz, aurrekontuen negoziazio politikoan Nafarroako Gobernuak eta PSN alderdiek eduki duten "oztopo handiena" izan dela atzo Nafarroako Jauregian egin zuten bileran PSNk planteatutako zerga neurriak. Neurri horietako bat zen, Mirandak esan duenaren arabera, Nafarroako zergadun guztien aurrezkiaren gaineko zerga igotzea, eta Foru Gobernuak uko egin zion.

"Eragozpen hori gaindituz gero, Gobernuak akordioa adosteko borondatea dauka", esan du Mirandak. Alde horretatik, errenta handienei PFEZ tasa igotzeko proposamenaren gainean, Mirandak azaldu du "zerga akordio bat negoziatzeko prest dagoela, betiere, nafarrei gainerako autonomia erkidegoetako biztanleei baino tratu txarragoa ematen ez bazaie"
.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa