(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko Departamentuak 136.924 euro eman dizkie Baztango eta Erroko Udalei Quinto Realgo larreen aprobetxamendu kanonarengatik ostirala, 2010.eko azaroak 19

Kanon hori 1856ko Mugen Nazioarteko Itunaren bidez ezarri zen, orduan finkatu baitziren Espainiaren eta Frantziaren arteko mugak


Garralda, Sanzberro, Alemán eta Echeverría txekea emateko ekitaldian. ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak 136.924 euroko txekea eman die gaur Baztango eta Erroko Udalei 2008. eta 2009. urteetan Quinto Realgo larreak aprobetxatzeko kanonarengatik.

Ekitaldian Virginia Alemán Arrastio Baztango alkatea eta Kintoa-Quinto Real Basoen Mankomunitateko presidentea eta Enrique Garralda Erro Erroko alkatea egon dira. Bi udalek osatzen dute mankomunitate hori. Ekitaldian Jesús María Echeverría Landa Garapeneko zuzendari nagusia ere egon da.

Quinto Realgo iparraldeko isurialdeko larreak Frantziako Baigorri ibarrak aprobetxatzeko aipatu kanona 1856ko Mugen Nazioarteko Itunetik dator. Hain zuzen ere, Itun horretan Espainiaren eta Frantziaren arteko mugak ezarri ziren eta aprobetxamendu batzuk eta larreen partzuergo batzuk arautu ziren ezarritako mugaren zenbait puntutan, Aldude mendia barne hartuta. Modu horretan, itun hori dela bide, Frantziako Baigorri herriko biztanleek eskubidea dute abereak larre horietan izateko, urtean errrentamendu kanon bat ordainduta. Hain zuzen ere, 1856an kanon hori 30.400 kobrezko txanponekoa zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa