(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroara abiadura handiko trena heltzen denean, treneko bidaiarien kopurua %73,2 igoko da lehenbiziko urtean ostirala, 2010.eko azaroak 19

Gainera, enpresek %40 aurreztuko dute garraioan


Transcripción textual del video

"Nafarroan abiadura handiko trenak pertsonen eta merkantzien garraioan ekonomia, gizarte eta ingurumen aldetik izango duen eraginaren azterketan" adierazi dute tren bidaiarien kopurua %73,2 handituko dela abian jarri eta lehenbiziko urtean. Azterketa hori Nafarroako Gobernuak sustatu eta finantzatu du.

Morlan, Torres, Sanz Lehendakaria, Sainz eta Alba, azterlana aurkezteko ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroara abiadura handiko trena (AHT) heltzen denean, treneko bidaiarien kopurua %73,2 igoko da lehenbiziko urtean: 1.342.393 bidaiari ibiliko dira, eta azpiegitura hori gabe 774.975 izango lirateke; beraz, 567.418 bidaiari gehiago ibiliko dira.

Balio erlatibotan, hegazkinak galduko du bidaiari gehien: %17, hain zuzen. Balio absolutuetan, berriz, automobilak: %4,4, zehazki, batik bat ibilaldi ertain eta luzeetan. Trena eta autobusa bateragarriak izango dira garraio publiko gisa, trenak ibilbide ertainetan izango baitu eragina.

Ondorio horiek atera dituzte, besteak beste, "Nafarroan abiadura handiko trenak pertsonen eta merkantzien garraioan ekonomia, gizarte eta ingurumen aldetik izango duen eraginaren azterketan"; azterlan hori Nafarroako Gobernuak sustatu eta finantzatu du, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bitartez.

Azterlana aurkezteko ekitaldira bertaratu dira Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz; Parlamentuko burua, Elena Torres; Gobernuaren ordezkaria, Elma Saiz; Plangintza eta Azpiegiturako estatu idazkaria, Victor Morlan; bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba; eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro.

Azterketaren arabera, sei ibilbide daude eta eskari gehien egongo da Nafarroatik Madrilera, Bartzelonara eta Zaragozara doazen ibilbideetan, ordena horretan.


Miranda lehendakariordeak eta Sanzberro kontseilariak ere parte hartu dute aurkezpenean. ( irudia handitu )

Enpresek %40 aurreztuko dute garraioan

Merkantziei dagokienez, azterlanean nabarmendu dituzte, batetik, Nafarroan tren bidezko garraioak sortuko dituen aukerak, zabalera iberikoan ez direlako bidaiariak ibiliko; eta bestetik, UIC zabalera edukitzeak sortuko dituenak, foru erkidegoaren kokapena estrategikoa baita: Frantziako mugaren ondoan dago, Europaz gaindiko garraio sarearen barruan.

Azpiegitura berriak enpresei internazionalizatzeko eta esportazioak gehitzeko aukera emango die.

Azterlanaren arabera, Nafarroako ahalmen logistikoa indartzeko jarduerak oso onak dira. Alde horretatik, Departamentua era horretako jarduerak antolatzen ari da legealdia hasi zenetik, 2012 Planean jasotako ekintzak garatuz.

Merkantzien garraioak honako hauei egingo die mesede gehien: balio erantsiko eta prezio murriztuko enpresei (nekazaritza elikagaiak, farmazia, automobilgintza eta elektronika; horiek garraio gastuen %40 aurreztuko dute), zerbitzu aurreratuko enpresei, osasun enpresei, goi eta erdi mailako teknologia industriari eta zirkulazio pisuko ekoizpen sektoreei (siderurgia, solteko salgaiak eta ikatza).

Azterketaren arabera, enpresen %14k merkantziez tren bidez hornitzeko aukera izango duela, eta %22k produktuak trenez banatzeko.

Horren harian, azpiegitura berri hori gabe, Nafarroan tren bidez garraiatzen diren merkantzia tonak behera egingo lukete pixkanaka, %0,3ra.

Azpiegitura eraikitzen denean, ordea, gora egingo du: lehenbiziko urtean %4ra.

 

Urtean 1,5 milioi ordu aurreztuko dituzte

Nafarroako abiadura handiko korridorean 1.957 milioi euro inbertitu dituzte (EAEkoarekin lotzeko zatia barne). Korridoreak on egingo dio foru erkidegoko ekonomiari eta urtean 1.370 lanpostu sortzea ekarriko du.

Gutxienez inbertsioaren %20 Nafarroako enpresek egikarituko dute. Ekonomiari dagokionez, balio erantsi gordina urtean %0,23 igoko da.

Turismoan ere eragin ona izango du: batez beste %5 igoko da, tokiko ekonomian urtero 23 milioi euroko balio erantsia sortuko dute, eta urtean 300 lanpostu mantendu edo sortuko dituzte.

Halaber, hotelak eraikiko dituzte, aisiak eta turismoak gora egingo du, e.a.

Abiadura handiko trenarekin bidaiak askoz motzagoak izango dira: Iruñetik Madrilerako bidaiak 2 ordu eta 5 minutu iraungo du, Zaragozarakoak ordu bete, Bartzelonarakoak 2 ordu eta 5 minutu eta Tuterarakoak 20 minutu.

Madrilerako eta Bartzelonarako bidaiak murriztuko dira gehien: oro har, urtean milioi bat ordu eta erdi aurreztuko dira, 60 milioi euro inguru, beraz.

 

Biztanleen %94 abiadura handiko tren geltokietatik 30 minutu baino gutxiagora

Nafarroako abiadura handiko korridoreari esker, sareko eraginkortasun indizea edo merkatuko ahalmenena %40 hobetuko da.

Espainiako jarduera ekonomikoko zentroetan, oro har, lanera heltzeko batezbesteko denbora 37,5 minutu gutxituko da. Halaber, korridore berria eraikitakoan, nafarren %94 abiadura handiko tren geltokietatik 30 minutu baino gutxiagora egongo da.

Iruñerria irisgarriagoa izango da, trenbide begizta kenduko dutelako. Jarduera hori Santiago Bideko Etxebizitza Parkearen UGPSan dago jasoa (9.000 etxebizitza eraikiko dituzte, horietatik 5.000 baino gehiago babes ofizialekoak); proiektua oso lotua dago korridore berriarekin.

Korridoreak mesede egingo dio Tutera inguruari ere: Ebroko ardatza sustatuko du eskualdez gaindiko lankidetza eremu gisa eta Tutera bitarteko nodo izango da.

 

Urtean 26.945 tona CO2 gutxiago isuriko dira

Ingurumen aldetik, AHTri esker urtean 26.945 tona CO2 gutxiago isuriko dira: 10.686 tona bidaiarien ibilgailu bidezko garraioan, 9.206 bidaiarien hegazkin bidezko garraioan eta 7.053 tona merkantzien garraioan.

Beste gas batzuen isuria ere gutxituko da, nitrogeno oxidoena eta karbono monoxidoarena, adibidez.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa