Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Catalan kontseilaria Nafarroako Kontserbatorio Nagusia eta Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala jarriko dituzten lekuko obrak ikustera joan da
Transcripción textual del video
Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Iruñean eraikitzen ari diren Musikaren Hiria ikustera joan da; obrak aurreikusitako denboran egiten ari dira eta, beraz, 2011ko ekaina bukaerarako amaituta egongo dira, seguru asko.
Catalan kontseilaria Iruñeko Musikaren Hiriko obrak ikustera joan da.
(
irudia handitu
)
Musikaren Hiria eraikitzeko lanak ekaina bukaeran amaituko dituzte.
Hala, udaran eraikinak hornitu eta instalazioak 2011-2012 ikasturte amaieran jarriko dituzte martxan.Musikaren Hiria
Musikaren Hiria 2012 Planean jasotako lehentasunezko jardueretako bat da; espazio hori eraikitzeko aurrekontua 21,2 milioi eurokoa da.
Eraikitzen 2009ko urriaren 13an hasi ziren, lehen harria jarri ondoren. Hirian, behin amaitzen dutenean, eremu berean bilduko dituzte maila ertaineko eta goi mailako musika ikasketak; gaur egun, ikasketa horiek banatuta daude, Iruñeko Kale Nagusian eta Agoitz kalean, hurrenez hurren.Proiektuaren arabera, Kontserbatorio Nagusiak izango ditu sei gela kolektibo, liburutegia, mediateka, idazkaritza, atezaintza, erreprografia, komunak, komun-aurreak, musika tresnen 25 gela, 25 ikasketa kabina, ganbera musikarako 25 gela, bost organo gela, irakasleen gela bat, sailentzako zortzi gela, bi bisita gela, perkusio gela bat, organo gela bat, informatika gela bat, bi aldagela, hiru aldagela indibidual, entzunareto bat (besaulki patioa, eszenatokia, eszenatoki aurrea eta goiko besaulki patioa), bulego atxiki bat, laborategi elektroakustiko bat, artxiboa, grabazio kabina, bi abesbatz/orkestra gela, mugimendu gela bat, langileentzako aldagela eta instalazio gela bat.
800 ikasle baino gehiago
Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusian eta Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean 808 ikasle daude matrikulatuta ikasturte honetan.
Horietatik 305 Kontserbatorio Nagusian daude eta 503 Kontserbatorio Profesionalean. Gainera, Tuterako Fernando Remacha Udal Kontserbatorioan 48 ikasle daude matrikulatuta. Beraz, foru erkidegoko kontserbatorioetan guztira 856 ikasle daude.