(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeekiko indarkeriaren kontrako eguna ospatzeko deklarazio bat onartu dute astelehena, 2010.eko azaroak 22

Gobernuak berretsi egin du "biktimen bizimodua eta, haienarekin batera, gizarte osoarena duintzeko bitarteko nahikoa" jartzeko konpromisoa


Gaurko bileran, Nafarroako gobernuak deklarazio instituzional bat onartu du, hilaren 25a emakumeekiko indarkeriaren kontrako eguna baita. Deklarazio horretan berretsi dute indarkeriaren biktimen eta biktima horien mende daudenen esku "haien bizimodua eta, haienarekin batera, gizarte osoarena duintzeko bitarteko nahikoa" jartzea.

Idazkian gogoratu dute Nazio Batuen arabera munduan 15 segundoro emakume bati eraso egiten diotela, eta Munduko Osasunaren Erakundeak diola 15 eta 44 urte arteko hildako emakumeak indarkeria matxistaren erruz hiltzen direla munduan.

Deklarazioaren arabera, "horregatik, emakumeekiko indarkeria politika estrategiko orokorrean maila gorenean sartzen ez duten nazio, estatu, herrialde edo eskualdeek ez dute oinarrizko giza eskubideak garatzen laguntzen, ez datoz bat milurtekoko garapen helburuekin, eta ezin dute giza garapenaren indizea handitzeko ildo orokorrik ezarri".

Nafarroako Gobernua, idazkian, emakumeekiko indarkeriaren kontra agertu da "munduan dauzkan adierazpide guztietan", eta berretsi du "Nafarroan emakumeekiko indarkeriari maila profesionalean arreta emateko konpromisoa"; horretarako, "ikerketak egingo dituzte eta arlo horretan jakintza sortuko dute, erakundeak hobeto koordinatuko dituzte, errealitate hori prebenituko dute eta, batez ere, indarkeria jasaten duten emakumeei eta emakume horien mende daudenei bitarteko nahikoa jarriko dituzte, haien bizimodua eta, haienarekin batera, gizarte osoarena duintzeko".




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa