(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vianako Printzea Sarien 2011ko edizioko epaimahaia izendatu dute astelehena, 2010.eko azaroak 22

Jürgen Untermann, Miguel Induráin eta Luis Rojas Marcos izango dira Vianako Printzea Nazioarteko Sarien 2011ko edizioko epaimahaien buru


Vianako Printzea Nazioarteko Sarien 2010eko edizioan saritutakoak

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak 2010eko saridunekin.

Nafarroako Gobernuak gaur goizean izendatu ditu 2011ko Vianako Printzea Sariak emango dituzten

epaimahaietako presidenteak eta kideak . Jürgen Untermann Hizkuntzalaritza Konparatuko katedraduna, Miguel Induráin Nafarroako txirrindulari ohia eta Luis Rojas Marcos Psikiatria irakaslea dira. Horiek izango dira Kulturaren, Elkartasunaren eta Mendekotasunaren Arretaren modalitateetan sariak emango dituzten epaimahaietako presidenteak.

Kulturaren Vianako Printzea Nazioarteko Sariaren epaimahaiburua Jürgen Untermann Coloniako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Konparatuko katedraduna izango da. Katedraduna hizkuntza paleohispanikoen arloan goi mailako aditua da, batez ere iberiar hizkuntzari dagokionez.

Atarrabiako Miguel Induráin Larraya Frantziako Tour-a bost aldiz eta Italiako Giroa birritan irabazi zuen txirrindularia, kirol ibilbidearengatik Kirolen Asturiasko Printzea Saria ere irabazi zuena, Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioareko Sariaren epaimahaiburua izango da.

Amaitzeko, Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria erabakiko duen epaimahaiaren buru Luis Rojas Marcos New York Universityko Psikiatria irakaslea eta New Yorkeko Psikiatria Akademiako kidea izango da.

Sustapenerako web orria

Hiru epaimahaietako kideak izendatzearekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak aitorpen horiek sustatzeko web orria abian jarri du,

www.premiosprincipedeviana.org . Orri horretara Nafarroako ataritik ere sar daiteke, www.navarra.es .

Web orrian kategoria bakoitzaren azalpen laburra ematen da, 2011. urteko deialdiaren oinarriak biltzen dira eta aurreko edizioetako saridunei buruzko informazioa eskaintzen da. Era berean, hautagaitzak ‘on line’ aurkezteko aukera eskaintzen da 2011ko otsailaren 11ra arte eta sariei buruzko gaur-gaurko informazioa ematen da. Aipatzekoa da sari horietako bakoitzak 40.000 euroko zuzkidura ekonomikoa duela. Nazioarteko sariak Nafarroako Gobernuaren akordio bidez ematen dira, epaimahaien proposamena entzun ondoren. Asturiasko eta Vianako Printzea berorren gorentasunak sariak Iruñean egingo den ekitaldi bateratuan emango ditu.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa