(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina Marta Mendía Valencia atletari emango diote astelehena, 2010.eko azaroak 22

Gobernuak 24 urtez kirolean aritu ondoren erretiratu den saltariaren kirol lorpenak zein giza kalitatea nabarmendu ditu


Marta Mendía

Marta Mendía.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, foru dekretu baten bidez, Kirol Merituaren Urrezko Domina Marta Mendía Valencia atletari ematea adostu du. Kirolariak 24 urtez kirolean aritu ondoren erretiroa hartu du. Testuan sarituaren kirol lorpenak zein giza kalitatea nabarmendu dira.

Marta Mendía altuera-jauzien diziplinako espezialistak bi Joko Olinpiarretan parte hartu du, eta Atenasen hamargarren tokia lortu zuen; munduko zortzi txapelketetan lehiatu da, eta lortutako emaitzarik oena seigarren tokia izan da, eta Europako zazpi txapelketetan parte hartu du, eta birritan finalerako sailkatu zen. 49 aldiz nazioarteko kirolaria izan da, eta txapelketa nazionaletan 50 domina lortu ditu. Espainiako txapeldun absolutua 13 aldiz izan zen, 1995 eta 2005 bitartean.

Atleta birritan hautatu dute Nafarroako kirolaririk onena (1999 eta 2000), eta XX. mendeko Nafarroako emakume kirolaririk onena zela aldarrikatu zuten.

Foru Dekretuaren arabera, Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina Marta Mendíari eman diote ibilbide osoan "Nafarroako eta Espainiako atletismorako kirol erreferentzia izan delako, kirol arrakastei zein giza kalitateari dagokienez". Kirolariaren ibilbidea 24 urtekoa izan da, 1987tik 2010era arte.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa