(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur goizean Vianan egin da Nafarroako Gobernuak astelehen guztietan egiten duen ohiko bilera astelehena, 2010.eko azaroak 22

Gobernuaren arabera, hirian egindako azken inbertsioak 3,5 milioitik gorakoak izan dira


Nafarroako Gobernua, Vianako Udaleko osoko bilkuren aretoan. ( irudia handitu )

Gaur Vianan egin da Foru Gobernuak astelehen guztietan egiten duen ohiko bilera. Legegintzaldi honetan hitzordua Nafarroako Jauregitik kanpo aterazen den hirugarren aldia da: aurreko bilerak Tafallan (2008ko ekaina), Lekaroz-Baztanen (2009ko martxoa), Los Arcosen (2009ko urria) eta San Adriánen (2010eko otsaila) egin ziren.

Batzarra 9:30ean hasi da Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, Miguel Sanz Lehendakaria buru zela, eta kontseilari guztiak bertaratu dira, María Kutz (Osasun kontseilaria) eta Juan Ramón Corpas (Kultura kontseilaria) izan ezik, gaurko agendan Foru Komunitatetik kanpo konpromiso saihestezinak zituztelako.

 

Batzarrak bi ordu iraun ditu, eta amaieran, udalbatzako kideak sartu dira, Gregorio Galilea alkatea buru zela. Lan-bilera egin dute Nafarroako Gobernuak herri horretan eta herriaren eragin-esparruan abian jarrita dituen proiektuen inguruan.


Sanz Lehendakaria eta Vianako alkatea, Gobernuko kideek udalbatzako kideekin izandako bileran. ( irudia handitu )

Topaketa horretan, Sanz Lehendakariaren esanetan, Foru Gobernuak azken urteetan Vianan 3,5 milioitik gorako inbertsioa egin du, modu honetan banatuta: 2,5 milioi azpiegituretan, 2005-2008 eta 2009-2012 hirurteko planen kargura finantzatuta, batez ere kaleetan zoladura jartzea eta sareak berritzea, eta hilerrian eta Araserako bidean hobekuntzak egitea; 475.000 euro Plaza del Coson gazteak elkartzeko zentro bat abian jartzeko, eta 82.000 euro eraikin historiko horretan oztopoak ezabatzeko; 451.000 euro hirugarren adinekoen egoitzan 27 plaza geriatriko ituntzeko; eta 16.000 euro udal kiroldegian rokodromo bat jartzeko.

Bestalde, udal ordezkariek Nafarroako Gobernuari industriaren, herri lanen eta kulturaren arloetan dituzten planteamenduak eta proiektu berriak azaldu dizkiote.

Jarraian, Gobernuko eta Udaleko kideek hiriko puntu desberdinetara bisita egin dute, besteak beste, Plaza del Coso izenekora. Eraikin barroko horretan zezenak ikusten ziren, eta duela gutxi diru-laguntza bati esker berritu da, besteak beste, Nafarroako Gobernuak emandakoa, xede horretarako 557.000 euro eman baititu. Zehatz esanda, balkoi-eraikinaren alboko bi etxeak eskuratu dira eta gizarte-zerbitzuetarako (lehen solairua) eta gazteen zentrorako (bigarren solairua) zentro handia prestatu da.

Bisita Kultura Etxean amaitu da. Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak herriko gizarte eta kultura ordezkariei harrera egin die. Galilea alkateak Nafarroako Gobernuari eskerrak eman dizkio herria bisitatzeagatik.


 

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa