(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitatea bisitatu duten turistek 315.000 sarrera eta beherapen lortu dituzte ‘Nafarroak doan hartzen zaitu’ kanpainaren bidez
asteartea, 2010.eko azaroak 23

Bisitari bakoitzak 34 eurora arte aurreztu ditzake Foru Komunitatean egiten duten egonaldian


Urtea hasi zenetik urrira arte, Foru Komunitatera etorri diren turistek turismo-jardueretan lortu dituzten sarrerak eta beherapenak, ‘Nafarroak doan hartzen zaitu’ kanpainaren bidez, 315.769 izan dira. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak 2009an antolatu eta 2010ean luzatutako programa horren bidez, Nafarroa ezagutzera datozen pertsonek doako bisitak egin eta beherapenak lor ditzakete jardueretan, jatetxeetan eta ostatuetan. Egonaldian 34 eurora arte aurreztu ditzakete.

Erabilitako txarteletatik 158.149 ekipamenduetarako doako sarrerak eta turismo-sarreretako beherapenak izan dira; 105.080 txartel, jatetxeetako beherapenak izan dira; eta 52.540, beherapenak ostatuetan.

2010ean sustapenean turismo sektoreko 836 enpresak parte hartzen dute, banaketa honekin: 523 ostatu, 102 jatetxe, 94 jantoki, 100 proposamen baino gehiago eskaini zituzten 32 turismo enpresa, 74 ekipamendu, 8 partzuergo eta 3 bidaia agentzia.

Kultura, natura eta beste proposamen batzuk

Turistek "Nafarroak doan hartzen zaitu" sustapenaren barruan izan dituzten proposamen batzuk hauek dira: gida espezializatuarekin hiri nagusietako hirigune historikoetatik edo pintxoen ibilbideetatik egindako paseoak, BTTko ibilaldiak, zentro espezializatuetara egindako bisitak eskulangintzako produktuak (esaterako, olioa eta ardoa) egiteko prozesua ezagutzeko, naturako ibilbide gidatuak, sarrerak museoetara edo lasaitasun saioa spa zentro batean.

Kanpaina honen abantailetako bat da Nafarroako lau inguruak barruan hartzen dituela: Pirinioetan, eskaintzaren barruan, besteak beste, Zugarramurdirako, Sorginen Museorako eta kobazulo ospetsuetarako bisita gidatuak sartzen dira; ibilbide gidatuak Bertizgo Jaurerritik, bisitak hainbat herritara, hala nola Elizondora, Aralargo San Migel santutegira, edo lurrun bainuak Izaban. Iruñerrian sarrerak eskaini dira Nafarroako Museorako, pintxoen ibilbideak, bisita gidatuak Iruñetik edo afariak erresumako jatetxeetan. Kanpainak proposamen iradokigarriak egin ditu Erdialdean ere, gaztandegietara bisitak eskaini dira, eta dastaketak Abartzuzan, sarrerak Arellano erromatar urira, bisitak Xabierko gaztelura edo Iratxeko monasteriora, eta ibilaldiak inguruko upategietan. Eta, amaitzeko, Erriberan, turistak Tuterako katedrala bisitatu, Monreal dorreko ganbera ilunaren bidez hiriko eta inguruko ikuspegiez gozatu eta inguruko jatetxeetako barazkiak dastatu ahal izango ditu.

Kanpainaren balorazioa



Elkarte eta enpresa entitate desberdinak ekimen hori modu positiboan baloratu dute. Anavarra.com bidaia agentziaren arabera, kanpaina "laguntza baliotsua" izan da eta neurri horiei esker, "lehiakorragoak gara". "Neurri horiek gabe, enpresa honetarako garrantzi handikoak ziren eragiketak ez ziren aurrera aterako".

ANAVI Nafarroako Bidaia Agentzien Elkarteak "sektoreari laguntzeko eta gure autonomia-erkidegoa turismo-jomuga moduan sustatzen jarraitzeko bide honetatik jarraitzera bultzatzen du".



Bestalde, Incoming Navarra pozik agertu da, eta kanpaina honi esker "Nafarroa lehiakorra izan daitekeela erakutsi eta turismo sektoreko enpresek jarduera beherakada handirik izan ez dutela" adierazi du. Iranzuko Lurrak Elkartea pozik agertu da programa honekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa