(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Grupo AN kooperatibaren mendeurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du asteartea, 2010.eko azaroak 23

Ekitaldi nagusira Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Inguruneko ministroa, Rosa Aguilar, bertaratu da


Transcripción textual del video

Grupo AN kooperatibaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi nagusia Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan egin dute gaur goizean, eta Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da ekitaldiko burua. Ekitaldian izan dira, gainera, Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Inguruneko ministroa, Rosa Aguilar; Nafarroako Parlamentuko burua, Elena Torres; Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina; eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro.

Aguilar, Sanz eta Arraras

Aguilar ministroa, Sanz Lehendakaria eta Grupo AN kooperatibako presidentea, Francisco Arraras. ( irudia handitu )

Grupo AN kooperatibaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi nagusia Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan egin dute gaur goizean, eta Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da ekitaldiko burua.

Ekitaldian izan dira, gainera, Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Inguruneko ministroa, Rosa Aguilar; Nafarroako Parlamentuko burua, Elena Torres; Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina; eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro.

Sanz Lehendakariak esan du nekazaritza sektoreak eta kooperatibismoak garrantzi handia dutela, bereziki Grupo AN kooperatibak.

Bere aldetik, ministroak esan du Grupo AN erakundeak laguntzen duela "Espainia Europako aitzindari izan dadin nekazaritza ekologikoan, eta lehenbiziko postuetan egon dadin jatorrizko deituren eta adierazpen geografiko babestuen alorretan". Ekitaldira bertaratu diren kooperatibako 70 kontseilari ohiei egindako lana aintzatetsi diete; tartean hiru lehendakari ohi zeuden: Jose Maria Lander, Francisco San Martin eta Antonio Urzaiz.

Aurrez taldeak urteko batzarra egin du. Bileran azken ekitaldiari buruz hitz egin dute: prezioek behera egin dutela eta fakturazioa %5 jaitsi den arren, emaitzen maila leheneratu dute eta 4,97 milioi euroko irabazia izan dute

.

Grupo AN

Grupo AN 1910ean sortu zuten, Nafarroako Federazio Katoliko Soziala izenarekin, baina 1979an, birsortu zutenean, hasi zen enpresa gisa benetan garatzen.

Hala, 1980an 37,5 milioi euro fakturatu zituen eta 2009an 554 miloi euro. Fakturazioaren igoera horrek enpleguan eragina izan du: 1980an 60 langile zeuden eta gaur egun 1.329. Espainia zereal kooperatiba handiena da. Urtean 1.000.000 tona zereal eta 150.000 tona fruta eta berdura merkaturatzen dituzte, eta egunean 100.000 oilasko eta 1.000 zerri prozesatzen dituzte.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa