(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan etxebizitza babestua eskatzen dutenen errolda bakarra aurkeztu da asteartea, 2010.eko azaroak 23

Behin bakarrik izena emanda, interesdunek Foru Komunitatean garatutako sustapen guztietara sarbidea izango dute


Transcripción textual del video

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak etxebizitza babestuaren eskatzaileen errolda bakarrari buruzko foru dekretuaren aurreproiektua aurkeztu du gaur, Etxebizitzarako Eskubidearen Foru Legea garatuz, joan den uztailean indarrean jarri zena. Salanuevak Jesús Javier Ascunce zuzendari nagusia izan du alboan, eta azken horrek errolda egiteko prozesua azaldu du.

  
BOEen eskatzaileen errolda bakarra aurkeztu da

Babes ofizialeko etxebizitza blokea.

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak etxebizitza babestuaren eskatzaileen errolda bakarrari buruzko foru dekretuaren aurreproiektua aurkeztu du gaur, Etxebizitzarako Eskubidearen Foru Legea garatuz, joan den uztailean indarrean jarri zena. Salanuevak Jesús Javier Ascunce zuzendari nagusia izan du alboan, eta azken horrek errolda egiteko prozesua azaldu du.

 

Salanuevak azpimarratu du etxebizitza errolda egitea berrikuntza izango dela Foru Komunitatean BOEak esleitzeko prozesuan. Orain arte, etxebizitzak sustapen bakoitzerako egindako deialdi publikoen bidez esleitzen ziren, sustatzaile publikoenak zein pribatuenak. Araudi berriarekin, errolda indarrean jartzen denean, etxebizitza babestu guztiak modu mekanikoan esleituko dira eskatzaileen zerrenda (erroldan izena emanda duten pertsonak) kontuan hartuta, urteko lau data zehatzetan: martxoak 1, ekainak 1, irailak 1 eta abenduak 1. "Ildo horretatik, -esan du Salanuevak-, sistemak hautatzeko askatasuna gehitzen du eta, azken finean, hautatzeko aukera osoa".

Kontseilariaren esanetan, sistema honen abantaila handia da eskatzaileak izena behin bakarrik eman behar duela Nafarroan garatutako BOE sustapen guztietan sarbidea izateko. "Modu horretan, -azpimarratu du berak-, bizkortasuna eta gardentasuna lortuko da".

Aurreproiektua idatzi ondoren, Nafarroako Gobernuak jendaurreko informazio aldia egingo du, besteak beste, inplikatutako agenteentzat (sustatzaileak, eraikitzaileak eta elkarteak) eta Nafarroako Kontseiluarentzat. Azken horrek 45 eguneko epea du aurreproiektuari buruzko txostena egiteko. Legearen garapena amaitzen denean eta izapide guztiak egiteko euskarria izango den erreminta informatikoaren sorrera amaitu ondoren, aurreikuspenen arabera, herritarrek erroldan datorren martxotik aurrera eman ahal izango dute izena, data horretarako aurreikusi baita dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Izena internet bidez eman daiteke


Eskatzaileei dagokienez, Foru Legearen arabera etxebizitzak eskuratzeko gutxieneko betekizunak betetzen dituzten pertsonek eman dezakete izena, hots: etxebizitza baten titularra ez izatea eta 12.000 euro eta IPREM bider 4,5 bitarteko diru-sarrerak izatea BOEetan, eta 15.000 euro eta IPREM bider 6,5 PTEetan.

Erroldan bakarrik edo bikotean eman daiteke izena, on line edo NAN elektronikoa erabiliz, edo aurrez aurre VINSAren bulegoetan. Pertsona batek ezin du eskaera bat baino gehiago egin.

Inprimakian izen-abizenak, sexua, jaiotza-data, egoera zibila, helbidea, erroldatzea, telefonoa eta posta elektronikoa adierazi behar dira.



Era berean, familia ugaria den (orokorra edo berezia), terrorismoaren biktima edo genero-indarkeriaren biktima den, desgaitasunik duen eta azken bost urteetan etxebizitzaren baten jabea izan den adierazi behar du. Azken kasu horretan, beste etxebizitza bat zergatik eskatzen den zehaztu behar da.

Sistema Ogasunarekin lotuta dago datu fiskalak (sarrerak) biltzeko eta herritarren eginkizuna errazteko. Eskatzaileak esleipenduna denean soilik gehitu behar du dokumentazioa.

Eskatzaileak erosketa edo alokatzea, etxebizitza berria edo etxebizitza erabilia, BOE edo prezio tasatuko etxebizitza nahiago duen zehaztu behar du. Kasu horietan guztietan, bi aukerak hautatu ahal izango dira. Horrez gain, logela kopurua hauta daiteke, 1 eta 4 bitartean, eta bi lehentasun markatu daitezke; etxebizitzaren ingurua ere hauta daiteke (5 udalerri hauta daitezke gehienez, Iruñea eta Iruñerria bat balira bezala hartuz).

Amaitzeko, baremoan puntuak ematen dituzten galderei erantzun beharko zaie: alokairuan edo gurasoekin bizi den, erroldaren antzinatasuna edo Nafarroan azken urteetan egindako aitorpen kopurua. Azkenik, adierazpen arduratsua sinatu eta puntuazioa jakingo da.

 

Esleipen datetan, gutxi gorabehera bost egunez, eskatzaileak lehiaketan sartzen diren sustapenak ikusi ahal izango ditu eta haien artean hautatu ahal izango du, aukera bat baino gehiago. Horrez gain, alderdi batzuei lehentasuna eman ahal izango die, hala nola logela kopuruari edo sustapen zehatzari.

Pertsona esleipenduna bada, posta elektronikoz edo telefonoz abisua hartuko du eta iragarki oholean iragarkia jarriko da.

Ezinbesteko betekizuna inskripzioa bi urterik behin berritzea da, eta erroldan aldaketak jakinaraztea (halakorik balego), baremazioan eragina duten egoera pertsonalari, familiaren egoerari edo egoera ekonomikoari dagokienez.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa