(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesek Iruñea bisitatuko dute azaroaren 30ean asteartea, 2010.eko azaroak 23

Grupo AN Coop kooperatibari harrera egingo diote ehungarren urteurrenean, eta "Enpresaburu gaztea" XII. sari nazionala emango dute


Asturias eta Vianako printze-printzesak

Berorren gorentasunek Nafarroara egindako azken bisitan, hain zuzen ere, kulturaren, elkartasunaren eta mendekotasunaren arretaren “Vianako Printzea” nazioarteko sarien lehenengo edizioko ekitaldian. ( irudia handitu )

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunek Iruñea bisitatuko dute azaroaren 30ean,

Grupo AN Coop Nafarroako kooperatibari harrera egiteko ehungarren urteurrenean. Kooperatiba horrek 137 kooperatiba biltzen ditu eta 23.000 nekazari eta abeltzain espainiar baino gehiago ordezkatzen ditu; horrez gain, Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioak antolatutako "Enpresaburu gaztea" nazioarteko sariaren hamabigarren edizioa emateko ekitaldiaren buru izango dira. Bi ekitaldiak arratsaldez egingo dira Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan, Iruñean.

Datorren asteartekoa Asturias eta Vianako printze-printzesek aurten Foru Komunitatera egingo duten hirugarren bidaia da. Otsailean (hilak 9)

2010eko Jakobear Urtearen inaugurazio ekitaldian egon ziren Orreagan eta ekainean (hilak 9) Leire eta Iruñea bisitatu zituzten Nafarroako errege-erreginei omenaldia egiteko eta kulturaren, elkartasunaren eta mendekotasunaren arretaren "Vianako Printzea" nazioarteko sarien lehenengo edizioko ekitaldiaren buru izateko . Bigarren bisita horretan, berorren gorentasunek Nafarroako hiriburuan "Arquitectura, más por menos" nazioarteko kongresuko parte hartzaileekin bazkaldu zuten.  
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa