(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Boterea eta memoria” erakusketa izango dugu ikusgai Nafarroako Artxibo Nagusian asteazkena, 2010.eko azaroak 24

Erakusketa otsailaren 6ra arte egongo da irekita eta, besteak beste, Paueko eta Iruñeko errege kartularioak izango ditugu ikusgai


"Boterea eta memoria" erakusketa Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, aurkeztu du gaur goizean. Erakusketa azaroaren 25etik otsailaren 6ra izango dugu ikusgai Nafarroako Artxibo Nagusian.

Erakusketa antolatu dute, hain zuzen, 2012anGaztelak Nafarroa menderatu eta Gaztelako Erreinuan sartu zuela bostehun urte beteko direla eta antolatu dituzten jardueren barruan. Erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko du Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak.

Kartularioak Erdi Aroko liburu edo biribilki erako eskuizkribuak dira; eskuizkribu horietan eliza, udal, elkarte, instituzio edo familia erakundeen sorrerari, pribilegioei eta legezko eskubideei buruzko dokumentuen transkripzioak daude. Eta Iruñeko eta Paueko artxiboetan dauden kartularioen gaineko ikerketa zientifiko baten ondorioa da, hain zuzen, erakusketa. Ikerketa Akitaniako eta Nafarroako lankidetza funts komunekin finantzatu dute; funts horietan Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Eskualde Kontseiluaren laguntzak bideratzen dituzte.

Proiektua aurrera eraman dute Nafarroako unibertsitate publikoek, Pau et des Pays de l’Adour Unibertsitateak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak eta Pirinio Atlantikoetako Artxiboak. Horiez gain, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia ere elkarlanean aritu da.

Erakusketako gai nagusia idazketa da, idazketa historian gertatu zena gordetzeko bitarteko gisa. Alde horretatik, Nafarroako erregeen kartularioei eman die arreta berezia, familien oroitzapenak eraikitzeko eta zabaldu asmo zuten irudia sortzeko elementu bikainak direlako. Izan ere, Iruñeko eta Paueko artxiboetan gordetako dokumentuek memoria eta froga gisa balio dute.

Erakusketan 37 dokumentu daude ikusgai (14 Pirinio Atlantikoetako Artxibokoak eta 23 Nafarroako Artxibo Nagusikoak), baita Nafarroako Carlos II.a erregearen bihotzaren kutxa ere.

Lau multzotan dago egituratua eta idazki horien bitartez azaltzen da printze eta erregeen azken dinastia horiek boterea nola erakutsi zuten.

Lehenbiziko multzoan Frantziako printzeak Nafarroako tronuan sartzea eragin zuten familia eta politika loturak azaldu dituzte; tronuko interesak, ondorioz, bitan banatu ziren: Frantziaren aldeko interesak eta Nafarroan aldekoak.

Bigarren multzoan subiranoa da aztergai nagusia, eta, harekin batera, maiestatea agertzeko dauden moduak.

Hirugarren multzoa erakusketaren ardatza da, Iruñean eta Pauen gordetako familia nafarraren errege kartularioak baitaude. Eskuizkribu horietan boterea eta botere horren memoria ageri dira; beraz, ezin dira dokumentu batzuen kopien bilketa soil gisa hartu.

Azkeneko multzoa Nafarroako dinastia frantsesen amaierari buruzko da; haien ondoren oroitzapen desberdinak, aldarrikapenak eta ahanzturak etorri ziren. 1512an, Nafarroako azken errege pribatiboek Pauen gorde zuten artxiboen parte bat: erreinuaren aldarrikapenari eta, batik bat, Frantziako ondasunei buruzko dokumentuak.

Erakusketaren ordutegia

Erakusketa asteartetik ostiralera egongo da irekita, 9.00etatik 18.00etara.

Bisita gidatuak 10.00etatik 14.00etara egingo dituzte; bisita luzea 12.00etan hasiko da.

Larunbat eta jaiegunetan ere egingo dituzte bisita gidatuak, 12.00etatik 14.00etara. Astelehenetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an erakusketa itxita egongo da.
Dokumentazioa:
Piezas de la exposición

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa